[Euskararen (pro)bokazioa] Kordoba eta Cadiz

[Euskararen (pro)bokazioa] Kordoba eta Cadiz >

[Euskararen (pro)bokazioa] Kordoba eta Cadiz

Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.

.

KORDOBA ETA CADIZ

Gramatika kontuetan, beti saiatzen gara erabilera zuzena bultzatzeko irizpide objektiboak ematen. Hizkuntzaren eredu zahar eta ustez kutsatu gabeko horretara jotzen dugu adibide txukunen bila. Baina dena da konbentzio, ohitura, subjektibotasun. Eta, hainbat kasutan, irizpide eskaseko erabakien aurrean, ezin dugu eredurik erakutsi.

[Euskararen (pro)bokazioa] Kordoba eta Cadiz/Kordoba/ eta /Cadiz/. /Cadiz/ eta /Kordoba/. Zergatik ez /Kordoba/ eta /Kadiz/, edo /Cordoba/ eta /Cadiz/? Zein da bi hiriburu horien izenak desberdin idazteko arrazoia? Non dago konbentzio mailako koherentzia hori. Ez dago, ez omen dago. Baina bai, antza.

Gure tradizio idatzian, /Cadiz/ ez omen da sekula /Kadiz/ erara agertu, baina /Kordoba/ agertu izan da era horretara. Beraz, zilegi da /Kordoba/ erabiltzea eta, haren ondoan, /Cadiz/, batere erreparorik gabe. Konbentzioa. Eta konbentzio moduan, Argentinakoari, ordea, /Córdoba/ jartzea erabaki dugu.

Nahikoa arrazoi ote da zuretzat, bata alka bestea erabakitzeko?

[Euskararen (pro)bokazioa] Kordoba eta Cadiz

5 pentsamendu “[Euskararen (pro)bokazioa] Kordoba eta Cadiz”-ri buruz

  • Norc erabili du Kordoba historicoqui Krequin?

  • Gureab Crik ez badago zertarako erabili? Zertarako sortu da batua? Ezin da moldatu ta denak Krekin izan? Cz idazten zan batua baino lehen,baina orain?

  • Amonamantangorri 2017-05-08 15:29

    Jakin nahi nuke zer den haientzat “idatzizko tradizioa”.

    Konbentzioa bai, nahiz eta, tamalez, Euskaltzaindiaren toponimia batzordeak goiz batean “konbenitu” duena, itxura batean, maiz ez datorrren bat arratsaldean beste izen zerrenda bati buruz konbenitu denarekin.

    Goizean erabaki dezakete Nafarroako Santakarak K behar duela, nahiz eta arratsaldeko txandakoek erromantzetiko nafar leku-izen gehienak (GEHIENAK, eh) Cz idazteko agindu. Edo izen batzuetan erdarazko gue/gui-ari eustea eta beste batzuetan ez…

    Erabaki dezakete Kantabria idatzaraztea, baina Cuenca. Galizia eta Herrialde Katalanetako izen guzti-guztiak galizieraz eta katalanez: Castelló, nahiz ARAGOI agindu. Gijón eta Oviedo, ordea, ez Uvieu eta Xixon.

  • Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) – UPV/EHU

    http://www.ehu.eus/ehg/kc/

    Goico estecan Cordoba guehiagotan aguercen da Kordoba baino. Eta azquen hauetarico batzuc originalean Cordoba ciratequeen.

    Naffarreraz Cordoba.
    Batueraz hor compon eta niri borz.

  • Munduan badira berce Cordoba eta Cordova batzuc ceinac naffarreraz berdin idazten baitira, erran nahi baita, originalaren arauera, Bz edo Vz.
    Logica elementala.