Zahartzaroa

Zahartzaroa

Antza denez, gaur egungo gizartean, zahartzea jada ez da jakinduria iturri bilakatzearen parekoa. Dena den, antzina hala zen, beraz, zergatik ez orain?

Batetik, denborak aurrera egin ahala, teknologia berriek ere aurrera egiten dutelako. Hau dela eta, ulergarria da adineko pertsonak ez izatea erreferentzia puntu bat. Nolanahi ere, heldua izateak ez du derrigorrez esan nahi ezinezkoa dela egungo gauzen jakinaren gainean egotea.

ZahartzaroaBestetik, pertsonek gero eta denbora libre gutxiago daukate. Eta tarte txiki bat daukatenean, berriz, nahiago dute aisialdirako erabiltzea. Alegia, badirudi gazteentzako baino ez dela diseinatua izan garai berria. Jakina, hau aldatu beharra dago.

Hitz gutxitan esanda, egia da zahartzaroa dagoeneko ez dela behin izan zena. Batik bat, garaiaren arabera pentsaerak etengabe aldatzen direlako, eta historiari buruz zerbait ikasi ahal badugu, behin eta berriz errepikatzen dela da.

Beraz, baliteke egun zahartzaroa ez estimatzea, baina portaera hori laster aldatzea.

Edonola ere, edozein egoeratan zaindu beharko lirateke adinekoak. Era aproposean, noski. Batez ere, lehenago zu zaindu zaituzten pertsonak badira. Esker ona erakusteaz gain, hainbat gauza ikasi daiteke helduengandik.

Beraien ordez, zu izango bazina pertsona zahar hori, nola bizi nahi zenituzke zure azken urteak? Nik argi daukat. Maitatua eta ondo zaindua izan nahiko nuke, behar den bezala.

Zahartzaroa