[Txiorik Onena] 2018ko 3. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 3. astea –
Urteko hirugarren astea ere ziztu bizian utzi dugu atzean, eta hemen dakargu laburpena, zazpi txioko sorta batean.
Asteon jorratu diren gaien artean dago, nola ez, eguraldia (eta itsaso zakarra). Baita aitonak eta euskara, bizikleta txikiak, Donostiako prezioak, komuneko poesia, Puigdemont eta argazki txundigarriren bat ere.
Joan den asteko sortatik Antton Telleriaren txioa, Messi eta bertsolaritza, Lujanbio eta futbola, uztartzen zituena izan da bozkatuena, alde handiarekin.
Dagoeneko konturatuko zinetenez, aurtengo txorien mokoak eta lumak paperezkoak izango dira.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Eta itsasoa? Itsasoa ere haserre dago.. pic.twitter.com/v46lhmnfY3
— Jon (@jonxa_) January 17, 2018
Ofizialki, bukatu da Tabakalerako tabernan ardoak hartzearena. pic.twitter.com/oV87Bu0HtU
— Kattalin Miner (@MKattalin) January 17, 2018
Eguzkiaren ibilbidea Urkulu eta Kurtzeberri gainetik. Ezkerretara Aitzorrotz. Kamera 7 hilabetez egon da eta ura sartu zaio #eguzkigrafia #solarigrafía #solargraphy pic.twitter.com/i66iCHpo4i
— X10 (@X10tweet) January 20, 2018
Maitasun guatxapa bidaliz gero, hobe poesiari ez ekitea. Badaezpada. pic.twitter.com/gEQzR1JPSh
— sonetska marmeladova (@txiruriruri) January 20, 2018
Aitonak 87 urte ditu eta iaztik bizitza osoan beste idatzi du euskaraz. Bere modura. Eskerrik asko Whatsapp.
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) January 21, 2018
Egun zoro hoiek ahaztu egiten zaizunak non utzi duzun aparkatuta txirrindua. pic.twitter.com/wzrBh7SOWE
— Goio Arana (@goioarana) January 21, 2018
Esanguratsua @KRLS -ek Kopenaghen esandakoa: "Ez dut Kataluniako domino efekturik espero EAE eta Nafarroan, han euren zergak kudeatzen dituztelako". Alegia, gure agintariak KUDEAKETA soilarekin eroso daudela! Mezu pozoindua, jaso nahi duenarentzat…
— andoni urbistondo (@urbixxx) January 22, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Lujanbio eta hamarreko txikia. pic.twitter.com/eupKw1qIv8
— Antton Telleria (@antton_telleria) January 15, 2018