Suizidioa, uste baino arazo larriagoa

Suizidioa, uste baino arazo larriago –

Euskadin bi egunean behin  pertsona bat suizidatzen da, eta uste da saiakerak hogei bider gehiago direla.

Suizidioa, uste baino arazo larriago

2017ko uztailean,  bi pertsona famaturen suizidioak gertatu ziren. Lehen heriotza Miguel Blesarena izan zen, bularrean tiro eginda Cordobako finka batean. Egun horretan hil zen Linkin Park-en abeslaria, Chester Bennington ere, bere burua urkatuta.

Tantaka gertatzen diren suizido hauei, pertsona ezezagunen heriotzak gehitzen zaizkie, ezagutzera ematen ez direnak. Espainiar Estatutan, Euskal Herrian edo beste herrialde garatuetan bezala, suizidioen kopurua trafiko-istripuetan hildakoen bikoitza da, eta genero indarkeriak sortutakoak baino 60 aldiz gehiago.

MOE-k (Munduko Osasun Erakundeak) dioenez, suizidioak, indarkeriazko heriotzen erdiak eragiten ditu. Tragedia isil hau EAEn ere gertatzen da; 170 pertsona dira urtero beren burua hiltzen dutenak, Eustat-en arabera, baina, susmatzen da buru-hiltze ahaleginak 20 aldiz gehiago direla (etxe barruan gertatzen dira, zainak moztuz, urkatuz edo pilulak hartuz).

Zehazki, 2015ean 167 heriotza erregistratu ziren, kontzeptu honi dagokionez. 2015ean emakume baten buru-hilketa bakoitzagatik, berdina egin zuten hiru gizonek, nahiz eta suizidio saiakera gehiago daude emakumeen artean.

Gehienen adin tartea 40-49 urte artekoa da, baina populazio taulak ikusten badira, 65 urte baino gehiagoko emakumeen artean ere gertatzen da. Gizonen artean, baita 70 urtetik gorakoen artean ere.

Suizidioa, uste baino arazo larriago

Orain dela 4 urte, 2014an, 186 euskaldunek bere buruaz beste egin zuten, hau da, bi egunetik behin norbait suizidatu zen. Luzaroan, suizidioa gai tabua izan da, isildutako kontua, zeren eta horri buruz hitz egitea kaltegarria izan litekeela pentsatzen zen, “efektu kutsakorra” eragin zezakeela. Baina arazoari behar duen garrantzia emateko, aditu batzuek eskatzen dute arlo pribatutik atera eta gaia gizartean azaleratzea.

Bitxikeria bezala, konta dezaket, nire lagun bat Groningen-en (Holandan) Erasmus egiten zegoela, astero izaten zituztela arazoak trenetan, alboan zegoen psikiatrikotik gaixoren batek ihes egiten zuenean bere burua trenbidera botatzen zuelako, eta tren zerbitzua eten. Hori dela eta, kokoteraino zegoen nire laguna, askotan berandu heltzen zela-eta (!?!).

Populazioaren %2a, bere bizitzan zehar noizbait suizidatzen saiatu da gure herrian. Oro har, gainera, esanguratsua da, herrialde garatu edo aberatsenetan suizidio tasa altuagoa egotea, herrialde pobreetan baino.

Suizidioa, uste baino arazo larriago

3 pentsamendu “Suizidioa, uste baino arazo larriagoa”-ri buruz

  • Gai hau ez da batere genero ikuspegiz heldutasunez lantzen. Aukera ezin hobea da genero rolak ulertzeko eta borrokatzeko

  • Nik pasa den urtean Parisen egon nintzen eta bueltatzean, aireportura gindoazenean, metro zerbitzua eten zen. Zirudienez, pertsona bat bere burua bota zuen trenbidera. Azkenean, autobusez joan ginen eta hegazkina hartu genuen, baina urduri egon ginen eta pertsona batzuk galdu zuten.

    Dirudienez, Parisen normala da. Astero norbait botatzen da trenbidera. Hori komentatu zidan paristar batek.

  • Gizarte eredu hau porrot egiten ari denaren adibide garbia. Xerapiok aipa bezala, zergatik ez genero ikuspegia hemen?