[Txiorik Onena] 2018ko 24. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 24. astea –
Urteko 24. astea da atzean utzi berri duguna, eta ohi bezala zazpi txioko sorta batekin laburtu nahi iza duguna.
Asteon, txioetan jorratzen diren gaien artean daude alde bakarreko bideak, etorkinak eta etorkizuna, lanbroa, autokritika eta autoestima, patxoak eta euskañola, baita Altsasukoekin elkartasuna ere.
Joan den asteko sortatik, Garazi Loiarteren txioa izan da bozkatuena, azken unera arte Fantomastxikirekin lehia bizia izan eta gero.
Eta asteon, zein duzu zazpiko sorta honetatik txiorik gustukoena?
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Iduri du Espainiako gobernuak ez duela alde bakarreko bide anexionista uzteko asmorik
— Santi Leoné (@ororostorm) June 11, 2018
Agian, handitzen zarenean, Italiako lehen ministro izendatuko zaituzte. Batek daki. Eta guk zeharo lotsatuta gogoratuko dugu portu itxien afera. (? @MSF_Sea ) pic.twitter.com/ENbNcYMVV9
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) June 12, 2018
Ez ditut maite ez gure bazterrak lanbroak hainbeste eta batez ere hainbestetan ezkutatzen dizkidanean.
— Mikel Elorza (@MikelElorza) June 12, 2018
Euskañolez asko mintzatzen zrate. Baina "espavascoaz" gutti pic.twitter.com/9xbiiS6Nv8
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) June 13, 2018
Auzo eta auto pic.twitter.com/Blz2NEHwJo
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) June 15, 2018
– Emoztazu patxo bet
+ Ez, nagusiak oso astunak zarie horregaz!!!!!Egie da nik askotan ez dodazela umiek aguantetan, baie izin de ukatu egia borobilak esaten daudiezela ????
— Malene (@bertsotanblai) June 17, 2018
#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/fJdb6DQ8UJ
— Alberto Pradilla (@albertopradilla) June 16, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ezina ekinez egina! Etorkizuna gure esku dago! #GureEskuDago #GizaKatea #basquesdecide #UBIDE #189km pic.twitter.com/yts1s9Dm0c
— Garazii (@GaraziLoiarte) 2018(e)ko ekainaren 10(a)