[Txiorik Onena] 2018ko 23. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 23. astea –
Urteko 23. astea da atzean utzi berri duguna, eta zazpi txioko sortarekin laburtu nahi izan duguna.
Asteon, jorratutako gaien artean daude Altsasu eta txapel okerrak, euskara eta unibertsitatea, Gure Esku Dago eta etorkizuna, begiradak eta eguraldiak, hitzorduak eta berandutzeak, maisuak eta ikasleak, lainoak eta uxatzeak…
Joan den asteko sortatik, Mikel Iriarteren txioa izan da bozka gehien lortu dituena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Estilo ariketak:
Ofiziala : #AldeHemendik
Oñatistyle: #Fanhemendik
Altsasustyle: #Ospahemendik
Retroa: #Hemendikat
Sabeletik: #Popatikhartzera
Kultoa: #Antzarrakferratzera
Neutroa: #Zoaztepikutara
Gehitu zurea…— Fantomastxiki (@fantomastxiki) June 5, 2018
Altsasu lainopean. Metafora hutsa.#AltsasukoakAske #Altsasu pic.twitter.com/p3LXrpNmyC
— leire narbaiza arizmendi (@txargain) June 6, 2018
Gaur azken eguna sarrera probetan, EHUn. Ariketak euskaraz egitea aukeratu dute. Nahita. Leioako epaimahaia: 280 ikasle. Haien artean erdara hutsa ibiltzen dute. Nekez entzunen duzu euskara. Hori da nire kezka iturri handiena euskararen iraupena dela eta.
— pello salaburu (@psalaburu) June 8, 2018
Ezina ekinez egina! Etorkizuna gure esku dago! #GureEskuDago #GizaKatea #basquesdecide #UBIDE #189km pic.twitter.com/yts1s9Dm0c
— Garazii (@GaraziLoiarte) June 10, 2018
Zure begirada sakon horrek… pic.twitter.com/BpvcIHsjiO
— Iñaki Sanz-Azkue (@sanz_azkue) June 10, 2018
#Arrieta (#Artzibar), XX. mende hasiera.
Maixuak: -¿Dónde estuviste ayer? ¿Por qué no viniste a la escuela?
Ikasleak: -Tuvimos matatxerri.
-Y, ¿qué comiste?
eta haurrak, larri eta zurrun:
-¡Atrás! (#gibela)(Ibarra, O., 2018. El euskera de ayer y hoy. @Pamielaetxea. 138. or.) pic.twitter.com/HUhdytGyBn
— Ekaitz Santazilia (@ESantazilia) June 11, 2018
"Betiko bankuan" hitzordua jarri eta berandu iristen zarenean. pic.twitter.com/SoqEqiQ45O
— Merytxell Seriosky (@Lupilakasta) June 11, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Egun on denoi, gure sormena zapuztu eta denok berdin nahi gaituztenoi izan ezik. pic.twitter.com/Nw6jGUiiWU
— ?JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) 2018(e)ko maiatzaren 31(a)