2017ko hogeita hemeretzigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hogeita hemeretzigarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko 39. asteko txio sorta inoiz baino beranduago dakargu, eta suposa dezakezuenez, Kataluniara begira dago. Irailaren 28tik urriaren 2koak dira hautatu ditugun zazpi txioak.
Izan ere, kasik gai bakarra da erreferendumaren ingurukoa, ikuspuntu ezberdinetatik jorratua bada ere: Kataluniako mossoak eta bombersak, diktadurak eta demokraziak, rojigualdak eta esteladak, ETB1 eta ETB2…
Joan den asteko txioen artean, berriz, JoseMieltxiorena izan da bozkatuena, “bernemerita”-z mintzo zena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Albiste emankizuna entzuten ari nintzela iruditu zait "Muxux d'Esquadra" esan dutela. #Distopia
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 28, 2017
Diktaduretan ere bozkatzen delako argudioa defendatzen dutenak ez dira ohartzen kontua ez dela non bozkatzen den, non galarazten den baizik?
— Angel Erro® (@angelerro) September 28, 2017
Hau portaleko bileren errua da pic.twitter.com/3V50MeGum0
— Samara Velte (@samaravelte) September 30, 2017
.@tve_tve-ko albistegia ikusten, urtegiren baten inaugurazioaren berri noiz emanen zain
— Santi Leoné (@ororostorm) September 30, 2017
Iritsi da #katU1: Ea bonbero katalan ta euskaldunak elkarrekin kalendario 1 egitea animatze dian
Ez nun komentario intenso 1 bota nahi… ?
— Aiora (@probatxoa) September 30, 2017
Hiztegi arazo handia izan behar da gaurkoari "egoera hausturagilea" deitzeko, @iurkullu
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) October 1, 2017
Bartzelonan… ezetz asmatu zein den ETB1eko platoa eta ETB2koa? pic.twitter.com/PeO82lM3Zv
— mario zubiaga (@zuribia) October 1, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Bermemérita ?
— JoxeMieltxio™ //*// (@mikeliriarte) 2017(e)ko irailak 20