Txiorik onena (39. astea)
Larunbata heltzearekin batera aurreko asteko txiorik bozkatuena azpimarratu eta beste sorta bat dakargu, honakoan zazpi txiokoa; ea zein duzuen gustukoena.
Aurreko astekoen artean, Edu Lartzagurenen txirlak izan ditugu nagusi, “Agur Jaunak (eta andreak)” kantuaren moldaketa berria ahotan hartuta.
Astero legez, sarrera honen bukaeran duzue txioa.
Iragan berri den astekoen artean (irailaren 12tik 18ra bitartean txiokatuak), kaleko pintadak eta epaitegietako erabakiak dakartzagu, eta Kortxoeneako atarian ere izango gara. Aparte, Ortuzarren adierazpenek eragindakoen lagin bat jaso eta Nafarroako parlamentuan ere egin dugu sartu-irtena. Ea ba!
Azalerako hautatu dugun argazkia Christian Frausto Bernal-ena da.
.
Zein begitantzen zaizu Asteko Txiorik Onena?
EAJren ortu zaharrean zeinen landare eskasak ari diren sortzen; berritu behar ederra dute!
— Santi Leoné (@ororostorm) September 15, 2015
Polizien zalantzak… Argazkia: @Batisezeiza pic.twitter.com/x1atBKQWwU
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 15, 2015
Wikipedia ko artikuluak non ta zein hizkuntzatan argitaratzen diren estatuan. Ikusgarria! v/@canalPDA@dapamontpic.twitter.com/CRsNnnF1EJ
— karmen zabaleta (@kazabaleta) September 15, 2015
Flipatzekoa. Gaur PPkoak esan dit errespetu falta dela Parlamentuan hitzartzea euskara hutsez egitea, eta ez dituela kaskoak jarriko.
— Bakartxo Ruiz (@BakartxoR) September 16, 2015
Urkixori bere erabakiaren aurkako epaia ere euskara hutsean bidaltzeko irrikitan nago
— Eneko Maioz (@emaioz) September 16, 2015
Donostiako Garibai kalean ikusi berria pic.twitter.com/7qzj88V6Vi
— Danele (@daneleSM) September 16, 2015
#ongietorri #welcome #bienvenidos pic.twitter.com/HJWFIRrlsf
— Txokogorri #Libre (@erreharria) September 18, 2015
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
"Agur Jaunak eta Andreak" kantaren moldaketa, edo testu zaharrei testusterona kentzeko ahalegina. #txirlak pic.twitter.com/puAmfUuMB5
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) September 11, 2015