Agur Jaunak eta Andreak

Agur Jaunak eta Andreak

Harriturik nago ZuZeun ez dela polemikarik piztu ikusita. Lehengoan abestu zen estreinako aldiz Gasteizko Letren Fakultatean “Agur Jaunak” berria. Urkullu Lehendakaria aurrean zela, gainera. Antza, Goirizelaia Errektore jaunak zeukan agindua emana, gure kantu solemneari hitzak egokitu egin behar zitzaizkiola. Orain, “Agur Jaunak eta Andreak” deitzen da, kantua, esan nahi dut.

Oraintxe arte honela zena,

Agur Jaunak
Jaunak agur,
agur t’erdi
Danak Jainkoak
eiñak gire
zuek eta
bai gu ere.

Agur Jaunak,
agur,
agur t’erdi,
hemen gera,
Agur Jaunak.

 

Era honetan geratu da:

Agur Jaunak
eta Andreak
Agur t’erdi
Danak berdinak
einak gire
zuek eta
bai gu ere
Agur Jaunak
(e)ta Andreak
Agur t’erdi
hemen gire
Agur danak

Funtsean, Jainkoa hitza ezabatu da kantutik eta Andreak sartu da. Laizismoa eta berdintasuna daude politikoki zuzena izan behar ia obsesibo honetan. Eta ondo egina egongo da, seguru, batez ere XXI. mendeko Euskal Unibertsitatea gidatu nahi duenarentzat. Badakigu Joxe Aranzabali ere primeran iruditzen zaiola hau guztia. Baina ez al zuten tradizioak eta ohiturak gehiago merezi?

Eta behin lan horietan sartuta, zergatik ez da euskara batuan jartzeko ahaleginik egin?

Beste kontu bat ere bai, inork ba al daki nork egin duen letraren aldaketa? Egile ezezaguntzat hartu izan da beti kantua, baina norentzat izango dira egokitzapenaren egile eskubideak, baldin eta halakotarako eskubiderik bada?

Agur Jaunak eta Andreak

andreak, jaunak

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

5 pentsamendu “Agur Jaunak eta Andreak”-ri buruz

  • Beste parida bat. Ez bazaie gustatzen, egin dezatela kantu berria. Baina originala hola txikitzea, kristoren astakeria. Herri ridikulua bihurtzen ari gara.

  • Gure Herrian hain abestua izan den agur kantu hau horrela eraldatzea absurdua iruditzen zait. Kantuaren hitzek ez dute inor iraintzen, tradizioaren ondorio besterik ez dira, beste hainbeste bezala. Bere hortan entzun nahi ez duenak, milaka kantu zein ereserki ditu aukeran, azaleko aldaketa hauek egiten aritu beharrean.

  • Feminismoaren beste tontakeria bat, alua mundua!

  • Juan Inazio Hartsuaga

    San Ferminetako entzierroaren atariko kanta euskaratzea ondo badago zergatik ez Agur Jaunak-en hitzak egokitzea? Egokia dirudi bertan bildutakoen artean jaunak eta andreak baldin badaude. Bestetik Jainkoaren aipamena jatorrizko bertsioan, bildutakoen berdintasunaren oroigarria denez, zeharo egokia da mezu berbera garai laiko berrietara egokitzea. Nire haurtzaroan “kaiserren bibotea” kantatzen zena “Francoren bibotea” bihurtu zen. Iparagirreren jatorrizko “hara España, lur hoberikan…”, “hara Euskadi” edo hara “Euskalerri” kantatu ohi dugu orain. Zer dela-eta ba, hartarainoko eskandalua?

  • Jaungoikoari ere aldatu beharko diogu izena, Andregoikoa, edo neutroa bihurtu, transexuala edo, inor haserretu ez dadin, total, aldatzen hasita… Gainera, zertara dator, ia denok ateoak garen honetan, “danak berdinak einak gire” hori? Jainkua kendu ta Genesia utzi? Aldatu hori ere, mesedez, ez garela kreazionistak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude