Mahai Ingurua: “Ereduak Euskal Herriarentzat” (bideoa)

Mahai Ingurua: “Ereduak Euskal Herriarentzat” (bideoa)

“XXI. Mendeko abertzaletasunaz” EHUren udako ikastaroen barruan,Euskal Herriarentzat ereduak izan dute berbagai Jule Goikoetxea (unibertsitateko irakasleak), Josune Ariztondo (EAJko politikariak) eta Ainhoa Etxaide (LABeko idazkari nagusiak). Maddalen Iriartek gidatu du eztabaida.

“Zer da eta zertarako nahi duzu abertzaletasuna”

Jule Goikotxeak sinonimotzat ditu abertzaletasuna eta nazionalismoa, “mugimendu politiko gisa ulertuta -bi ardatzekin, komunitate politiko bat ez desagertzeko ala zabaltzeko helburuarekin-“. Zertarako? “Helburu politikoak lortzeko”.

Josune Ariztondok “nazio eraikuntzarako barneratua duen lotura eta bizitzeko modu” bezala ulertzen du abertzaletasuna. “Nazio eraikuntza kontzeptu dinamikoa da, egoera soziopolitikoen eta kultura politikoen araberakoa, eta orain ere berdefinitzen ari da”. Zertarako? “Euskal nortasun eskubideak bermatuta, komunitate osoa hobeto bizi dadin”.

Ainhoa Etxaidek, “aberriarekin lotura” du abertzaletasuna, “kontzientzia politikoa. Euskaldun izatetik ematen den urratsa eta independentismoaren subjetu nagusia, nortasun krisiarekin trantsizio batean dagoena”. Zertarako? “Abertzaletasuna nahi dut identitate bat edukitzeko, nortasuna, eta Euskal Herriari proiektu bat eskaintzeko”.

.

IDATZIZKO LABURPENA

.

.

Mahai Ingurua: "Ereduak Euskal Herriarentzat" (bideoa)

* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideoak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.

.

Bihar:

ANDONI OLARIAGA

Mahai Ingurua: “Ereduak Euskal Herriarentzat” (bideoa)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.