Hamalau esan eta lau bakarrik izan…

images.jpg
…edo, gaztelaniaz, Dónde dije digo, digo Diego. Ederra litzateke baten batek, Tabakaleraren egitasmoak zirela eta, 2007an jendaurreratu zen txostena eta orain agertu dutena alderatzea (Lehenerako, sartu hemen eta deskargatu DOSIERRA deitzen dena. Bigarrenarentzat, sartu hemen eta deskargatu ERAKUNDE ARTEKO AKORDIOA deitzen dena). Ez da lupa handiegirik behar gauza batzuk ederki aldatu direla ikusteko. (Nora ezkutatu zarete kulturako kazetari prestuok?). Ordea, bietan sinetsi behar guk. Beti sinetsi egin behar, bai orduan eta bai orain, Alfa ziotenean eta Omega diotenean. Mozoloak gu. Edo bestenaz, Betikontrak, aurrerapenaren etsaiak, ziudadano kaxkarrak. (Txabarri maiteak, Anoeta Arena zela eta, sarritxo esan zigun bezala: Patxikontrak).

Pd: Sarrera hau egin eta berehala, lehenengo DOSIERRA ez zait gehiago agertzen. Ez dakit zer gertatu den. Hala ere, orduko egitasmoak zeintzuk ziren jakiteko, hemen ere badago zer ikusirik. Berehala ohartuko zara, iaz agertzen ziren hainbat arlo eta espezialitate —inbertsio handiak behar zituztenak, ezin estrategikoagoak zirenak—, ez direla orain aipatu ere egiten: Behatoki teknologikoa, diseinua, soinu kultura, zientzia, gastronomia… Noiz ote zebiltzan zuzen kulturaren gure arduradunak, orduan ala orain? Seguru asko, bietan eta beti).

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Hamalau esan eta lau bakarrik izan…”-ri buruz

  • Anbizio handiko proiektu baten itzalean arteleku bezalako proiektu bitxi bat desagertaraziko zutelako kezkatu ginen orduan. Ez zen zuzena gure diagnosia: anbiziorik gabeko proiektu batetan urtuko dute.
    Sakabanaketa, horizontalitatea eta fragmentazioaren diskurtso ekonomizista erabili izan duten kultur politikaren teknikariak zentralizatze on-zaharrera bueltatu dira. Entusiasmo diskurtsibo berberarekin, hori bai.

  • Logikoa deritzot lehengo dossier hartan aipatzen ziren ideia batzuk baztertzea. Nabaria zen hiru instituzioen artean nola halako Frankenstein moduko bat sortzearen arriskua zegoela, bakoitzak bere ideia geniala proiektuan sartzearen premia ikusita.

    Proiektu berria (?) arrazionalagoa da, baina tristuraz jaso dut berria. Estima handia diet megaproiektu horren barruan sartuko dituzten erakunde batzuei (Arteleku, adibidez), eta nago bere izaera desitxuratuta geldituko dela, lekuz kanpo, Tabakalerako korridoreetan galduta. Gustatuko litzaidake oker egotea…

  • […] Hamalau esan eta lau bakarrik izan… […]