Kearen usaina ala usainaren kea, segur ez dakit.

iris.jpg
Hau baino lehenagoko sarreran, Hamalau esan eta lau bakarrik izan izenekoan, esaten nuen bi txosten daudela gutxienez konparatzeko, Tabakaleraren kontu honetan. Bata, 2007koa, DOSIERRA deitzen zen eta bestea, herenegungoa, ERAKUNDEEN ARTEKO AKORDIOA. Ariketa ederra zen bata eta bestea alderatzea, esaten diren hitzak euren tamainan ulertzeko. Linkak ere jarri ditut txosten horiek eskura ditzazuen. Kasualitatea izango da, baina iazko DOSIERRA desagertu egin da zegoen lekutik, eta ez hori bakarrik: ERAKUNDEEN ARTEKO AKORDIOA jarri dute hura zegoen lekuan. Nahita? Nahi gabe? Ez dut pentsatu ere egin nahi. Baina kontua da orain dosier hori ez dagoela zegoen tokian, eta bakarra ageri dela bi ziren lekuan. Nik neure ordenagailuan daukat deskargatuta, pdf formatoan. Iruditzen zait egokia litzatekeela DOSIER hori sarean jartzea, baten bat irakurtzeko gogoz egon liteke eta. Baina ez dakit halako lanik interneten egiten. Lagunduko al dit baten batek? Bidali modua hona, eta egingo dut. Mertzi.

(KASU HEMENTXE DAGO AUKERAN!: doss_eusk.pdf)

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Kearen usaina ala usainaren kea, segur ez dakit.”-ri buruz

  • Nik ere ez dakit halakorik egiten, baina, otoi, ea asmatzen duzun edo laguntzen dizuten zintzilikatzen! Bestela, lan handia ez bada bidali korreoz…

  • Ez duzue alferrikako lanik hartu beharrik. Iazko martxoko dosierra ez da Tabakalerako web orritik (www.tabakalera.eu) desagertu, soilik lekuz aldatu da; atzotik prentsa oharrak eta dosierrak artxibatzen ditugun atalean dago, kronologikoki dagokion lekuan (http://www.tabakalera.eu/euskara/comunicacion.php?op=5 ), eta Tabakaleratik ateratako gainontzeko dokumentuekin batera.

    Normala den bezala web orria etengabe eguneratzen dugu eta une honetan erakunde arteko akordio berriari eman nahi izan diogu protagonismoa (http://www.tabakalera.eu/euskara/proyecto.php?op=0 ).

    Bide batez, argitzea komeni da akordio hori ez dela proiektuaren definizio berria, proiektua posible egiten duen hitzarmena baizik.

    Nahi duzuenerako hementxe izango gaituzue.
    Ongi izan

    Tabakalerako Komunikazio departamentua

  • Eskerrik asko argibide guzti horiengatik. Lasaitu edrra hartu dut, zinez.