zeruaren malgutasunaz, haizeaz…

zeruaren malgutasunaz, haizeaz…
Denbora dagoenean beste modu batera ikusten da zerua, adibidez taberna bateko lehiotik begira zaudenean. Hodeiak, mugimenduz beteak, hutsuneak uzten dituzte eta argia ikus daiteke zeru urdinean zehar. Taberna barrutik haizea ezin da ikusi, baina bai nabari, lurreko hostoen mugimenduan eta udaberriko kimuen dardarrean, baita ile kixkurren dantzan… gortina zabalduta argi izpi bakan horiek nire begietara iristen dira…

Oier

Ekaitza bainuontzi batean