Kataluniar erreferendumaren debekuaren osteko azalak
Konstituzionalak denbora errekorrean atzera bota du Kataluniako Parlament-ak bultzatutako kontsulta. Eta hauetxek dira hurrengo egunean kioskoan aurkituko dituzun azalak:
Nazioarteko hedabideetan
The Guardian: Espainiar gobernuak epaitegiari kataluniar erreferenduma gelditzeko eskatu dio.
The Guardian: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gelditu du erreferendum kataluniarra
Kontsulta ilegala
Euskal Herrian badakigu zerbait kontsulta ilegalez, eta egiten ez direnez. Baina, Artur Masek La Sextako ‘El Objetivo’ saioan esan zuenez, badu B plana gertu. Ikusteko da, beraz, ea Ibarretxeren esperientzia lezio izan den nazionalista kataluniarrentzat. Argi dago kontsulta debekatu dezaketela, prozesua gelditu ez. Prozesua bide luze baten ondorio da, eta oraindik nago bide luzea geratzen zaiola. Rajoyri aldiz urtebete geratzen zaio Moncloan.
Rajoyren frenteak
Urtebete eta gutxi falta da Espainiako hauteskunde orokorretarako. Eta Rajoyk frente ugari ditu zabalik. Kataluniarenari, LOMCErena, Abortuaren legearen errefusatzea eta euskal prozesua gehitu behar dizkiogu. Baina zer lorpen ditu, zer bandera, zer garaipen, bere hauteslegoa harrotzeko? Legegintzaldi honetako azken urtea kanpainan pasako dute alderdiek eta ez da xamurra izango gobernuan dagoen alderdiarentzat.
Barkatu baina kontsultak euskaraz ez dira ospatzen, egin edo deitu egiten dira.
Arrazoi. Ia inoiz ospatzeko aukerarik dugun. Egin, egiten dela behintzat. 😉
“Galdeketarako kanpaina bertan behera utzi du Kataluniako Gobernuak” (Berria)
.
“David Fernàndez: ‘Tot continua endavant i, si no, que vinguin'”
.
El portaveu de la CUP crida a la mobilització i la ‘insubmissió’ davant un TC ‘sense reconeixement ni autoritat’
.
http://www.vilaweb.cat/noticia/4212880/20140930/david-fernandez-continua-endavant-vinguin.html