Kataluniar erreferendumaren debekuaren osteko azalak

Konstituzionalak denbora errekorrean atzera bota du Kataluniako Parlament-ak bultzatutako kontsulta. Eta hauetxek dira hurrengo egunean kioskoan aurkituko dituzun azalak:
Kataluniar erreferendumaren debekuaren osteko azalak


Nazioarteko hedabideetan

The Guardian: Espainiar gobernuak epaitegiari kataluniar erreferenduma gelditzeko eskatu dio.
The Guardian: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gelditu du erreferendum kataluniarra

Kontsulta ilegala

Euskal Herrian badakigu zerbait kontsulta ilegalez, eta egiten ez direnez. Baina, Artur Masek La Sextako ‘El Objetivo’ saioan esan zuenez, badu B plana gertu. Ikusteko da, beraz, ea Ibarretxeren esperientzia lezio izan den nazionalista kataluniarrentzat. Argi dago kontsulta debekatu dezaketela, prozesua gelditu ez. Prozesua bide luze baten ondorio da, eta oraindik nago bide luzea geratzen zaiola. Rajoyri aldiz urtebete geratzen zaio Moncloan.

Rajoyren frenteak

Urtebete eta gutxi falta da Espainiako hauteskunde orokorretarako. Eta Rajoyk frente ugari ditu zabalik. Kataluniarenari, LOMCErena, Abortuaren legearen errefusatzea eta euskal prozesua gehitu behar dizkiogu. Baina zer lorpen ditu, zer bandera, zer garaipen, bere hauteslegoa harrotzeko? Legegintzaldi honetako azken urtea kanpainan pasako dute alderdiek eta ez da xamurra izango gobernuan dagoen alderdiarentzat.

Kataluniar erreferendumaren debekuaren osteko azalak

Ekaitza bainuontzi batean

3 pentsamendu “Kataluniar erreferendumaren debekuaren osteko azalak”-ri buruz