Coca Cola Company, 2014ko iragarle onena
Gotzon Sanchez protaginosta izan duen iragarkiak eta (batez ere) El Mundoko kazetari batek piztutako polemika baretu den arren, Coca Cola albiste da beste behin Euskal Herrian. Izan ere, Bilbon gaur bertan hasi den komunikazio publizitarioko EL SOL jaialdian urteko iragarle onenaren saria eman berri diote. Azken urteotan Coca Colaren produktuak iragartzen dituzten piezek makina bat sari irabazi dituzte festibalean , eta litekeena da aurten ere hala izatea.
Kaleratze bidegabeak, explotazioa zein hilketak leporatu izan zaizkio Coca Colari, baina hala ere, boikot kanpainak ez dira oso eraginkorrak izaten. Azken urteotan zabaldu dituzten iragarki hauetako batzuk izango dute eraginik behar bada:
- Pueblos – Sra Rushmore (Espainia)
- Boteila opari – Ogilvy
- Fanta hartzera – McCann
- Marcianas – Sra. Rushmore
- Encuentro – McCann