Irudi batek hamaika hitzek adina balio du kontzientzia “berdetzeko”?

Workshop honetan, parte hartzaileen bitartez, irudi batek norberaren kontzientzian eragiteko nondik ateratzen duen indarra aztertuko da. Ingurumen arloan eta jarrera jasangarrietan mugatuko da workshop-aren gogoeta esparrua. Parte hartzaileek eduki eko-jasangarria daukan irudi bat edo bideo bat (web lotura bat) ekarri ahal izango dute, euren kontzientziaren eraketan oihartzuna eduki duena, workshop denboran lantzeko.

Ekainak 12 osteguna – 19:30 – Zaldi Urdinan

 

#doan #hitzaldia #partehartzailea #ingurumena #greenthinkdonostia

Pello Gutiérrez @zazpiterdi – Iban Fernández @lafranziska

Saioa dinamitzatzeko Pello Gutierrez (1978, Donostia) Zazpi t’erdi ikus-entzunezko ekoiztetxeko sortzaileetako bat eta Iban Fernández (1978, Iruña) Franziska publizitate eta diseinu estudioaren sortzaileetako bat egongo dira. Pello-k, hamabost urtetik gorako esperientzia dauka ikusentzunezkoaren arloan eta batez ere ikus-entzunezko hezkuntzan eremu eskolarrean. Iban-ek hainbat publizitate agentziatan lan egin izan du, Tiempo BBDO (Madrid), 25 Ranas (Madrid), Dimensión (Donostia), Bermer&Co (Iruña), Franziska estudioa eratu arte 2009-an.

Ikus-entzunekoa ikaspen prozesuan

Pello Gutierrez-ek bere esperientzia aurkeztuko du kontzientziazio aktiboaren esparruan: bideoa edota artea bezalako euskarriak nola erabili daitezkeen baliabide bezala balore batzu aurkezteko. Batez ere bi esperientzia aukeztuko ditu:

  • “IIbaitik Itsasora 0.0 hondakin2014-ko martxoa-maiatza bitartean errealizatutako mugazbestaldeko egitasmoa Surfrider Foundation Europe eta Gizartenatura elkarteekin batera. Egitasmo horretan elkarte, ikastetxe, Bizkaia eta Lapurdiko haur gazteez osatutako bi talderen artean bideo serieak sortuko dituzte ingurumen erreportaiaren formatua segituz.
  • Artción Atitlán esperientzian parte hartu zuen 2008-an  zeinetan diziplina artistiko ezberdinak erakasten zizkieten Guatemalako umeei La Cambalacha zentro artistikoan. Kasu hartan, stop-motion animazio teknikak erakatsi zizkieten umeei eta teknika horren bidez laburmetrai ezberdinak sortu zituzten.

Bi esperientzia hauen bidez ikusiko dugu nola umeek euren kontzientzia ekologiko propioa eratzen duten, kanpo ekarpenik gabe. Ikusentzunezko sormenak kontzeptu aktibo, kreatibo eta indibidualen barneratzeko aukera ematen du.

Kontzeptu ekologikoa marka-balore bezala

Iban Fernández-ek ingurumen esparruko kontzientziatzeari buruzko hainbat publizitate adibide aurkeztuko ditu, hainbat elkartek erabilitakoak. Kontzeptu ekologikoa markaren balore bezala erabiltzen duten hainbat adibide aurkeztuko ditu eta kontzientziazio kanpainetan publizitateak izan dezakeen eraginkortasuna landuko du.
Horrez gain, parte hartzaileekin tailer txiki bat burutuko da: gai eta irudi jakin bat emango zaie parte hartzaileei eta kontzientziazioari zuzendutako sormen publizitario  adibide bat burutu beharko dute. Ondoren, kanpaina ezberdinak aurkeztu eta komentatuko dira.

#greenthinkdonostia

Workshop-a osatzeko, instagram lehiaketa bat burutuko da maiatzak 12-tik aurrera gai honen inguruan #greenthinkdonostia traola erabiliz:

“Jendea kontzientziatu hondakinen sorrera murrizteko”.

Norberak bere sormena erabiliz igo dezake irudi bat instagram-era jendea konbentzitzeko nahi duen tonoa erabiliz: dramatikoa, barregarria, zientifikoa, emozionala, edo beste edozein.

Hondakinen kudeaketa eta aurreikuspena datozen hamarkadetako ingurumen erronketako bat den honetan, herritarra aterabidearen parte da. Gure egunerokoan burutzen ditugun ekintza txikiek eragin zuzena daukate itsas ingurugiroan. Norberak bere ahalen arabera hondakinen murrizketaren alde egin dezake, lau urrats jarraituz: ukatu, murriztu, berrerabili, birziklatu. Parte hartzaileek eurek bozkatuko dute irabazlea aukeratzeko workshop-aren egunean. Irabazleak Surfrider Foundation Europe-ko sari bat irabaziko du.

HARREMANETARAKO:
Sabina Hourcade, shourcade@surfrider.eu, 688 684 611