Bost puntu: baloiak, harriak eta ilusioaren kudeaketa

Imagen 4

Zur eta lur geratu naiz Espainiar Estatuko politikaren oholtzan ikusitako azken funtzioarekin. ETAren armen uztearen hasiera aitzaki hartuta puntu batzuk.

  • Jesus Egigurenek, zeinari ez baitiodan batere sinpatiarik, aurreratu zuen argi eta garbi Euskadi Irratian: ETAk egiten zuena egiten zuela, esaten zuena esaten zuela, ez zen nahikoa izango. Dianan oraingoan ere sozialistak. Urkulluren erreakziotik hasi eta Moncloaraino antzerkia gailendu baita, alajaina.
  • Badirudi ETA serio hartzeko, hildakoak behar direla mahai gainean eta ez arma desgaituak. Badirudi arrakalak nahi dituztela eragin, armen uztearen aldeko eta aurkakoen artean.
  • EHBilduk dio orain baloia Rajoyren teilatuan dagoela. Baloi asko erori dira Marianoren teilatuan, txikitako errekreo alboko teilatuaren antza izanen du Moncloakoak.
  • Marianok baloi bat lortzen du ETAren pausu unilateral bakoitzeko, eta erakunde desarmatuak aldiz, harriak bueltan.
  • ETAk, eta bere presoek, euskal gizartearen babesa beharko dute Espainiak aurrerapausorik emango badu. Desilusioa du arma  Estatuak, eta abertzalegoak ilusioa sortuz, eta berau inteligentziaz kudeatuz urratu behar du bidea.
  • Loiolako Hegiak-en tankerako liburu bat beharko dugu hau ondo ulertzeko. Hemendik urte batzuetara. (Imanol behar zaitugu)

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Bost puntu: baloiak, harriak eta ilusioaren kudeaketa”-ri buruz

  • Nik proposatzen dut baloiak kanpora botatzeari uztea. Zenbat aldiz eskatu diegu bizilagunei baloia bueltan ekartzeko gero hauek kaso pitorik egin gabe?