Le Monde: “ETAren keinuaren ostean sakabanaketarekin amaitzea dagokio Espainiari”

lemondeFrantziako egunkari irakurrienak euskal prozesuarekiko duen posizioa finkatu du, editorialean. Modu harrigarrian egin ere: igandeko egunkariaren azalean bertan. “Au Pays basque, une chance à saisir” izenburupean, ETAk armagabetzearen hasierarekin egindako urratsa txalotu eta gobernuei erantzuteko eskatu die.

Le Monde-ren arabera, “bake iraunkorrerako aukera” zabalik dago Euskal Herrian, “Madril eta Parisek aukera probestu behar dute”.

Irlandako gatazkaren konponbidearekin alderatu dute ETAren amaiera. “Zoritxarrez, Erresuma Batuko gobernuak ez bezala, Espainiak ez du aitortu armagabetze batzordearen lana”, dio, eta Mariano Rajoyri dei egiten dio Tony Blairren bidea urratzeko. Egiaztatzaileen lana “errespetatua eta berebizikoa” dela dio Le Monde-k.

Euskal gizarteak bakea egonkortzeko duen borondatea azpimarratu du egunkariak, eta Espainiaren axolagabetasuna agerian utzi. Era berean, ETAren biktima batzuen erradikalizatu egin direla aipatu du.

Espainian eta Frantzian ehunka preso sakabanatuta daudela jakinarazi eta gero, Madrili dei zuzena egiten dio: “ETAk armagabetzea abiatuz egin duen keinuarekin, Espainiako gobernuak sakabanaketa politikarekin amaituz erantzun beharko du”.

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Le Monde: “ETAren keinuaren ostean sakabanaketarekin amaitzea dagokio Espainiari””-ri buruz

  • Espero dezagun bide horretatik jotzea komunikabide eta erakunde gehiagok nazioartean.