EntreEscritores: “Idazle eta irakurleen arteko komunitatea izan nahi dugu”
Hasieratik, idazle eta irakurleen arteko komunitatea izatea nahi dugu. Jaio zenetik zazpi hilabete pasa dira eta denbora honetan idazle eta irakurleen arteko harremanetaz betetako sare sozial bat da.
Idazleek 9,99 euro ordainduta, beraien lan ezezagunak online jarri ditzakete. Honela idazleak bere lana irakurri eta baloratu dezaketen 3.000 erabiltzaileen esku jartzen du. Idazleen lanak zabaltzeko medio bat gara, astero elkarrizketak eginez eta irakurleentzako beraien ordenagailuarekin, tablet edo mugikorrarekin argitaratugabeak dauden nobedadeak kontsultatzeko aukera dutelarik.
– Zenbat balio du liburu bat irakurtzeak? eta liburu bat argitaratzeak?
Lehen esan dugun bezala irakurleak ez du ezer ordaindu behar, baina idazleak bai: liburua online jartzeagaitik 9,99 € ordaintzen du.
– Nork bermatzen dit liburu bat ona izango den ala ez?
Irakurketa bultzatzen dugu, horregatik karman oinarrituta gure irakurleak “literatur kritikariak” bihurtzen dira. Honela irakurle aktiboenak eta irakurketa gehien duten irakurleak indar gehiago dute liburu bat baloratzerakoan, honela liburu baloratuenak ranking sendo eta fidagarri batean sartzea lortzen dugu. Ranking honetatik aterako diren liburuak gure argitaletxeek argitartuko dituztenak izango dira.
– Irakurlearen eta idazlearen arteko harrema zuzena eskaintzen du EntreEscritores-ek. Aukera horiek aprobetxatzen ari al dira?
Kasu kuriosoak pasa zaizkigu. Beraien lana “fintzeko”, autopublikazioa erabili izan duten idazleak eta baita ere argitaratzea lortu dutenak eta honela agurtu gaituztenak. Idazle eta irakurleen arteko sare sozial bat garela esan dezakegu, liburu gehienak komentatutak daude, eta noski idazleek erantzun egiten dute eta irakurleen interakzioak jarraitzen dituzte. Idazle batzuk (Galiziakoak), beraien lanetaz hitz egiteko elkartu ohi dira.
– Zenbat idazlek igo dituzte haien lanak, eta zenbat liburu daude sarean?
200 idazle eta 200 ebook baino gehiago daude argitaratuta.
– Paperera jauzi egiteko ateak zabalik uzten dituzue, ala digitala da jaun eta jabe?
Paperaren biziraupenean sinisten dugu eta ebook-aren erabilera ezberdin baten adibidean bakarrik ez dugu bihurtu nahi, baita ere papera eta liburu elektronikoa bi tresna eta behar ezberdin direla eta elkar bizi daitezkeela erakutsi nahi dugu.
– Zenbatekoa da euskarazko eskaintza?
Gaur egun, euskarazko lan hoberena sarian, Gaumin argitaletxeak kolaboratzen du. Beraiek komentatu digute, gaur egungo euskal literaturaren erronka, idazle eta irakurle berriak erakartzea dela. Gaur egun hogei bat idazle euskaldun ditugu, baina hiru idazlan bakarrik euskaraz: Igandeak, Mezua eta Gontzal Aldatulandian. Baina alde ona, egunetik egunera euskal idazle eta irakurleen artean interes gehiago sortzen ari dela da.
– Euskarazko interfazerik sortuko al da?
Aukera hori baloratzen ari gera.