Kataluniako galdeketa deitu eta biharamuneko egunkarien azalak

ararazonAzaroaren 9an Espainiako estatuko zati batek hanka egin ala ez aukeratu ahal izango du. Kataluniak inpendentziarako bidean urrats bat gehiago eman du, Espainiako haserrearen gaindi. Artur Masek galderak eta data aurkeztu eta biharamunean egunkariek azaletara eraman dute iragarpena eta erreakzioa.

azalak, egunkariak, Katalunia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Kataluniako galdeketa deitu eta biharamuneko egunkarien azalak”-ri buruz

  • Jon HIribarren 2013-12-13 12:42

    2014ko azaroaren 9an, euskaldunok ere, eta zazpi herrialdeetan, independentzia errefereduma egin beharko genuke, herriz herri eta auzoz auzo. Horretarako herritarren sare bat antolatu beharko genuke. Espainolek ez dute indarrik Euskal Herrian eta Katalunian batera, askatasun haizea mozteko.

    Independentzia bide bakarra dugu.

  • Mikel Egurrola 2013-12-13 13:24

    Ados zurekin, Jon.

    Hautsi ditzagun kateak, buka dezagun egoera kolonial honekin. Gure seme-alabek eskertuko digute bihar, gaur egiten badugu.

    Independentzia Katanunia eta Euskal Herriarentzat!

  • Kattalin MIgeliz 2013-12-13 13:26

    Hori da egin behar duguna. 2014ko azaroaren 9an erreferenduma.
    2014ko azaroaren 10ean INDEPENDENTZIA!

    Gora Euskal Herri askatua!

  • Ikusten dut ilusioa eta espontaneismoa ere goiko iruzkinetan. Bi gauza hauek behar dira, bai, baina zerbait gehiago ere. Antolatuta al dugu estrategia bat? Ez duguna lortu 814 urtetan bederatzi hilabetetan egingo dugu? Inperialismo barruan erreferenduma? Zerbait testimoniala, folklorikoa? Lehen urratsa izan daiteke baina esfuerzo berberaengatik
    zergaitik gauza serioa, sendoa eta politikoa ez egitea?

    • Jon HIribarren 2013-12-13 21:29

      Kaixo Freud

      Zure gutuna irakurtzean, arrazoirik ez zaizula falta ikusi dut, baina hala eta guztiz ere, uste dut, Kataluniak eskaintzen digun aukera baliatu beharra daukagula. Balia dezagun altxatu den olatua. Batak ez du beste kentzen. Adeitasunez.

  • “The Economist parla d’Inquisició espanyola’ per la reacció a l’acord sobre la consulta d’independència”
    “El setmanari britànic avisa Espanya que ‘prohibir el referèndum no fa res per resoldre’ la situació a Catalunya”
    .
    http://www.vilaweb.cat/noticia/4161952/20131213/the-economist-parla-dinquisicio-espanyola-reaccio-lacord-consulta-dindependencia.html

  • Joni, politikan mimetismoak ez dute inorera eramaten. Katalunyak ez digu aukerarik eskaini behar, guk osatu behar dugu gure askatasuna. Katalunyatik dagoen montatua, nire ustez, biderik ez du. Pentsatzea inperialismotik atera gabe independentzia lortu ahal dezakegula absurdo bat da. Bestela ez zen inperialismoa izango, ez zen okupazio egoera izango. Inperialismoa eta demokrazia antagonikoak diren bezalakoa zergaitik marko hortan jokatzea eta marko hori demokratikoa izan daitekela azpimarratzea? Uste al dugu kartzeleroak atea irekiko al digu baimena eskatzen diogularik?, hain erreza? Hain sinplea? Hain idilikoa? Ba ez. Inperialismoari estragikoki oposizio batekin soilik borrokatzen diozu. Hori da gure lana, okupatuak sentitzen garenak eta askatasuna erreskuratu nahi dugunok bildu gaitezen estrategia baten inguruan eta martxan jarri. Sustituitu behar ditugu okupatzaileen instituzioak gureak ordez . Eta han bai “independentzia bide bakarra dugu” sentidu osoa hartzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude