Paperezko kontzertuak: Anari, Daughn Gibson eta Bide Ertzean
Liburu artean, Zarauzko Garoa liburu dendan hilabetean behin egingo diren aperitif musikatuak dira Paperezko Kontzertuak. Ohiko plazetan musika zaleak eta artista banantzen dituen beira ikustezinik gabe, mikrofonorik gabe, anplifikatzailerik gabe. Entzuleak eta artista soil soilik. Lagun artean, eta ingurune intimo batean, musikaz gordin gozatu eta solasteko aperitifak igande goizetan. Gaur aurkeztu dugu lehen hiruhilekoa Garoan bertan.
Gutxienez bi helbururekin jarri da martxan Paperezko Kontzertuak ekimena.
1- Musikazaleak eta artistak formatu intimo batean harremanetan jartzeko: Artistek liburu bati eskeiniko diote formatu gordinean joko duten 4-6 abestiko kontzertutxoa. Kazetari batek (lehen hiruhileko honetan Jon Eskisabelek), moderatu eta dinamizatuko du artistaren eta entzuleen arteko solasaldia.
2- Estatu Batuetako National Public Radio NPR irratiak famatu egin duen Tiny Desk Concerts formatua eredu gisa hartuz, ikusentzuneko piezak sortu eta sarean bideo musikal gordinen bilduma bat osatzeko: Debolex ekoiztetxea eta ZuZeu arduratuko dira bideoak grabatu, muntatzeaz. Hona hemen Bide Ertzean taldearekin, proba gisara, grabatu pilotoa:
ANARI
(azaroaren 17an, 11:30ean)
Moderatzailea: Jon Eskisabel
DAUGHN GIBSON
(abenduan 7-9 asteburan, zehazteko)
Moderatzailea: Jon Eskisabel
BIDE ERTZEAN
(urtarrilaren 12an, 11:30ean)
Moderatzailea: Jon Eskisabel
Hiru kontzertuko paketea
Paperezko Kotzertuak hiru hilabeteka aurkeztuko den formatu bat da. Eta hiruhileko bakoitzeko sarrerak 30 euro balioko du. Sarrera erosten duten pribilegiatuek hiru kontzertu horietara joan eta artistarekin aurrez aurre egoteko eskubidea izango dute. Sarrera kopurua oso mugatua denez “bizkorrak izatea” gomendatu dute dendako arduradunek.
Sarrerak erosteko bidea
1- Garoa liburudenda bertan izango dira salgai.
2- Telefonoz (+34 943 83 25 07) edo e-posta bidez (info@egaroa.com) erreserba eginda
[…] información: Paperezko kontzertuak Garoa liburudendan (enlace en euskera en […]
Ideia oso polita da baina sarrerena hirunaka egitea ez zait egokia iruditu. Nik lehenengo hiru hilabetean bakarrera joateko aukera izango nuke eta ez ditut 30 euro ordainduko.