Estatuaren mehatxuen aurrean herri babesa agertu diote euskaltzaleek udalari

Euskarari lehentasuna emateko hainbat udalek azken hileotan onartu neurriei Espainiako Estatuko Abokatuak jarritako helegiteen aurrean urratsa egin du EHEk. Zarauzkoarekin batera beste 35 udalerri -eta hauek onartutako hizkuntza irizpideak- daude Estatuko Abokatuaren jomugan. Eraso berriaren aurrean, aipatu udalek hartutako erabakiak txalotu, eta horiek herritarrengandik duten babesa irudikatu nahi izan du EHEk mosaiko erraldoiaren bidez.

EHEEEEEEEEEEEEEEEEEEE

Udalak onartutako hizkuntza irizpideei babesa agertzea zen helburua. Horretarako, Zarauzko EHEk deituta, “Etxetik udalera, euskaraz aurrera!” leloa marraztu da bertako hondartzan 300dik gora euskaltzalez osatutako mosaiko erraldoiarekin. Honen ondotik, handik eta hemendik iristen ari zen jendearekin batera kalejira alai eta jendetsua abiatu da Udaletxeko Plazaraino. Aldarte eta giro hobezinean jarraitu dute bertan euskaltzaleek EHEkoek prestatu dieten hamaiketakoaren inguruan.

Estatuaren erasoaren larritasunari herri gogoz eta alaitasunez erantzun zaio.

12 pentsamendu “Estatuaren mehatxuen aurrean herri babesa agertu diote euskaltzaleek udalari”-ri buruz

  • Lasai egon! Urkullu Lehendakariak, euskararen “inposaketarik” onartuko ez duen bezala, euskararen normalizazioaren aurkako eraorik ere ez du onartuko. Ikusiko duzue nola egingo dion aurre Espainiako gobernuari!
    He is basque!

  • Ez nuke oso gaiztoa izan nahi, baina albistea irakurri gabe ezin da irakurri Zarauzko hondartzan osatu zen mosaiko edo denalko hori. Nago, hain aldrebes agertu baino, hobe dela halako ekimenetatik ihesi, berez jende andana erakusteko diren bilerak, juxtu kontrakoa erakusteko gertatzen baitira: lau katu, esaldi pare bat osatzeko ere gauza ez direnak. Desoladorea. Tristea, zinez.

  • Eta esanguratsua.
    Edo EHE-k ez du eragin indarrik, edo “herriari” bost axola euskararen, “Euskal” herriaren etorkizunak, edota biak ala biak.

  • Gustatuko litzaidake horren triste eta desoladorea iruditzen zaizuen orori, zuek hor ote zineten galdetzea. Edo bertaratzeko inongo ahaleginik egin ote zenuten jakitea. Agian enteratu ere ez zarete egin… deialdi nahiko zabala egin genuela uste badugu ere komunikazio arazoa izan liteke.

    Hori esanik, aurreikuspenak bete genituela esan behar dizuet. Izan ere, goizetik euria ari zuen eta eguraldi txarra iragarrita baizegoen. 300 bat lagun pasatxo hain zuzen ere. Giro polita osatu zen eta sentsazio positiboak bildu genituen gerturatu ginenak.

    Eta mosaikoan jartzen duenari buruz zer esan… itsasgora eta itsaso zakarra lagun ez (erlojupean ibili ginen), adin guztietako jendea (txikienak barne) koordinatu behar, gure lehenengo aldia horrelako zerbait antolatzen… arazoak pilatu zitzaizkigun. Ez dugu uste ala ere emaitza horren txarra izan denik, helburua ez baitzen mezua txukun osatzea.

    Lau katu garela? Hori aspalditik dakigu. Herri mugimendua (eta orokorrean ari naiz) indarra galtzen ari dela? Baita ere. Eta zuek ordenagailu aurrean kexatzeaz aparte zer egiten duzue?

  • 300 lagunetik gora batzea udalari babesa adierazteko Zarautz-en, nik uste oso ondo dagoela. Aurrera EHE!!!

  • Ahaleginari meriturik ez diot ukatzen, baina erantzunak zer pentsatua eman behar du. Konpromiso politiko sendorik ez dagoen artean, euskaldunak bigarren mailan eta beherago jarraituko dugu. EAJrentzat euskara txapelaren eta txistuaren mailako sinboloa besterik ez da, baina ezker abertzalearentzat ere, ez dirudi askoz gehiago denik, salbuespenak salbuespen. Ea Arnaldok aginduren bat ematen duen honen inguruan, bestela jai dugu eta.

  • Bai, zu egon mesiasen bat agertuko ote den zain. Esaera zaharrak dioen bezala: Egon adi lo, ta jango dek mehe

  • Euskal Herriko hainbat udalek euskarari lehentasuna emateko hartutako erabakiari helegiteak jarri die Espainiako gobernuak.
    Gure herriak jaso duen eraso berri horren aurrean, Zarautz-eko igandeko herri-erantzuna izan da orain arte Euskal Herrian izan den erantzun bakarra.
    Sar gintezke ekimenaren estetika egokia izan den edo ez baloratzera, jende nahikoa bildu zen edo ez….
    Nik soilik esango dut helburua bete zela, Zarautzeko herritarrek eta udalak bat egin zutela, euskaraz bizitzearen aldeko herri-gogoa adierazi zela, mosaikoa osatzeko aurreikusitako pertsona kopurua gainditu zela, giroa izugarria izan zela (adin gutzietako pertsonak bilduz)…
    Eta ekimenak berak aurrera begira bide bat zabaltzen duela.
    Zarautzeko EHEk eginiko ekimena eredugarria da nirentzat. Zorionak EHE.

  • Ondo uler bedi. Erantzun beharrezkoa eta egokia iruditzen zait EHErena, baina hausnarketa eragin nahi nuen kritikarekin. EHEn bainoago, euskararen alde urratsik nekez ematen duten euskaltzaleen eta abertzaleen artean.
    Ongi edo ez hain ongi, arrakastaz ala ez, EHE-k bere lana bete du, eta horren ondorioz euskalgintzaren ahulezia agerian geratu da beste behin ere. Egunetik egunera ikusten dugu ikastolen eta D ereduko ikastetxeen lana, euskaltegiena edota euskara elkarteena ez dela nahikoa euskarari bultzada esanguratsua emateko. Konpromiso politiko sendorik behartzen ez dugun artean, alderrik dela.
    Eta Urtzai, nik uste dut baietz. Iruditzen zait herri hau dezenteko mesiaszalea badela, tamalez, eta buruzagiek agindua eman arte, gehien-gehienek loaldian jarrituko dutela, mehe.

  • Ba EHEko bi kide 2 eguneko etxeko atxiloaldira kondenatu dituzte, ai ama!!! Ikusi albistea, hor ere badago jenderik, baina 10.000tik behera dena kaka dela uste dutenentzat desoladorea izanngo da igual…
    http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17796&IdHerria=3

    Joango al zarete kexu duzuen egoera hori berriz eman ez dadin Altsasuko EHEkoengana elkartasuna erakustera? Ez, fijo ezetz, baina hurrengo eguneko Zuzeuko albistean botako duzue fijo: “ze jende gutxik erakutsi dien elkartasuna EHEko gaixo hoiei”.

    Panorama desoladorea dutela esan ordez zergatik ez esan akabatuta daudela “lau katu” horiek?

    Batzutan euskaldunok ergel hutsak garela uste dut, hori ematen duelako. Euskalgintzak parrandarako baino ez dakizki plazak betetzen (batzutan hori ere ez), Jaurlaritzako, nafar Gobernuko ta jauntxo jakobinoei ongi etorria emanez, noski, ez ditzaten euren dirulaguntzatxoak kolokan jarri. Dena jaigiroan eta folklorismoz tope, salaketarik ez mesedez, alfonbra gorria lau sosekin irabazten gaituztenei.

    EHE ta beste gutxi-gutxi gatzuk argi izpi ñimiño bat dira Euskal Herriko euskalgintza ahuldu ta postaleko euskaltzale mordoiloaren barruan. pepito kilker deserosoa. Ez dute dirulaguntzekin funtzionatzen, eraikitzeko eta salatzeko egiten dute indar beti, dituzten baliabide apurrekin, eta beste askok ez duten foko mediatiko interesatu eta esklusiborik gabe.

    Nik ez ditut ikusi EHEren iragarkiak EiTBn, Garan ere ez. Hamaika telebistan baino ez ditut ikusi elkarrizketa telebisatu batean. Ziur beste bozgorailu batzuekin eta beste batzuen konplizitateekin (LOMCEren aurkako manifara hezkuntzakoak ez ziren beste askok deitu zuten bezala) askoz ere jende gehiago eramango zutela. Non zeuden esaterako garai batean eredu ziren ikastoletako langile eta gurasoak (egongo ziren bakan batzuk ez, beste guztiak)? Non bertsozale porrokatuak? Olaizola pankartarekin ikystera doazenak? Lezo, Anoeta eta antzeko erasoak jasan dituzten beste herrietakoak? Herri horretan bizi diren politikari abertzale, diarioetako kazetari edo zuzendari ta beste aurpegi ezagunak?…

    Hilean 5 euro inguru ematen dizkien EHEko bazkide anonimo bat naiz. Badakit diru horrekin jende sano eta zintzo batek daukaten onena emango dutela eta nik jarri ezin diodan arreta jarriko diotela euskararen aldeko borroka itzaliari. Borroka bai, borroka esan dut, euskaldun bezala dagozkigun eskubideengatik borroka egitea ez baita atzoko kontua. Uste baduzue ia ez dela borrokatu behar eta egin beharrekoa gutxigorabehera eginda dagoela oker zaudete.

    Igandean lana eduki nuen eta ez nuen parte hartu Zarauzko mosaikoan, baina hor egon nintzen, twiterretik jarraitu nituen, hedabide nahikotan (txikiak noski, naiz kenduta) ikusi nuen horri lotutako albisteren bat edo beste. Albiste horretan agertzen diren beste irudiak edo urolakostako hitzako goiko irudi horietan garbi asko ikusten da ze giro ta itxura eman zen. DESOLADOREA HOR GOIKO BATZUEN KOMENTARIOAK IKUSTEA. Gogaikarria, total.

    http://www.euskalherrianeuskaraz.org/udalak/1196/Estatuarenmehatxuenaurreanherribabesaagertudioteeuskaltzaleekudalari/

    Ez naiz munduko euskaltzaleena, ezta koherenteena, inondik inora talibanena, ezta ere borrokalariena. Besterik gabe, bere apurra emateko prest dagoen euskaltzale bat naiz, eta ez dakit horrek lotsatu edo harrotu behar nauen. Gogaitu nauzue!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude