Sautrela 353. saioa
Aurreko astean ikusi genuen Gabriel Arestiri buruzko erreportajearen segida izango dugu larunbateko saioan. Han ikusiko ditugu, beraz, Juan San Martin, Xabiar Kintana, Anjel Zelaieta eta beste Arestiz mintzatzen Oskorriren musika bidaide. Honekin amaituko da Miel Angel Elustondo eta Kirmen Uribek Arestiri buruz egindako lan ederra.
Bestetik, Fermin Etxegoien elkarrizketatuko dugu bere nobela berriaren, Zinegotzia-ren, karietara. Etxegoien ezaguna zen batez ere irratian egindako musika programa eta prentsa idatzian argitaratutako artikuluengatik, eta Autokarabana nobelarekin Euskadi Saria lortu zuen 2010ean. Horren ondokoa da Zinegotzia, udaberrian Erein argitaletxeak plazaratu zuen Etxegoienen bigarren nobela.
BeƱat Sarasolak Joxe Austin Arrieta-ren lehenengo nobela berrikusiko du: Abuztuaren 15eko bazkalondoa. 1979ko nobela dugu eta egundik nola irakurtzen ahal den azalduko digu Sarasolak.
Hori guztia izango dugu, beraz, larunbatean 14.55etatik aurrera; betiko moduan, Sautrelan, literaturzale eta matxinsaltoen eremuan.