BO5TOK PHOTOk aurkezpen ofiziala du gaur.

zuzeu.eus-logo7Hilabete batzuk lanean badaramatza ere, gaur egingo du aurkezpen ofiziala Bostok Photo argazki agentzi berriak. 2013ko Martxoaren hondarrean ideia bat besterik ez zen asmo hark, pausu batzuk aurrera eman eta lan handia egin ondoren erreal bihurtu da.



BOSTOK PHOTO AGENCY
, munduaren ikuskera pertsonal batean oinarrituta kalitatezko irudiak eskaintzen dituen kooperatiba bat da, Euskal Herrian kokatuta dagoena. BOSTOKeko argazkilariek ibilbide luzea egina dute Euskal Herria argazkitara ekartzen, bai gatazaka politiko-armatua kubritzen, bai eta lurraldeko kultur gai eta tradizio sendoak ere. Munduaren parte diren heinean, atzerrira ere begiratzen dute, kontatzeko istorio garrantzitsuen bila; hala nola nazioarteko gatazka, garatze bidean dauden herrialdeetako eguneroko bizitza eta beste hainbat giza kezka munduaren luze-zabalean. Uneoro bizi dugun garaiaren inguruan duten ikusmoldea erakusten saiatzen dira bertako kideak, horretarako lehen mailako fotokazetaritza eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dituztelarik.

Ondarruan atzo hasi eta iganderarte izango den Marabilli Sormen Festibalaren programazio barruan, Kofradia Zaharrean izango da aurkezpena, 18:30etan.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

2 pentsamendu “BO5TOK PHOTOk aurkezpen ofiziala du gaur.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude