Udazkenean irakurriko ditugun 10 titular
Denboraren makinan aurrera egin, eta hona ekartzen dizkizuet udazkenean zehar irakurriko ditugun 10 titular deigarri.
- Martxelo Otamendik twitter kontua zabaltzeko prozesua hasi du. Pello Urzelai ari zaio aholkularitza lanetan eta 2016rako espero dira emaitzak.
- ETB1: beste hilabete bat ikusle baino langile gehiagorekin.
- Emaitzak ikusita, ETB1ek langile guztiak kaleratuko ditu Xabier Euzkitze izan ezik. Peio Sarasolak zuzendariak argi adierazi du: “Bagenekien berak bakarrik egin zezakeela dena”.
- Zuhaitz Gurrutxaga Munduko Curling txapelketara sailkatu da, monologo bat egingo du ospatzeko.
- Lisabok beste 3 bateria eta 2 bajista gehituko ditu taldera, “zuzeneko gordinagoak” lortzeko.
- Urkulluren gobernuak 700.000 euro emango dizkio Kepa Junkerari, Euskaltel Euskadi salbatu dezan.
- Bitartekari internazionalek armak entregatu eta disolbatzeko eskatu diote Azkue fundazioari. “Durangoko Azokako stand-arena ezin da errepikatu”, dio Brian Currinek.
- Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Castejónetik Arrizabalagarako bidea 4,7 mintutan egin ahal izango dela. Ticketak 345 euro balioko du.
- Patxi Lopezek, legegintzaldian ikasitako euskara guztia ahaztea lortu du euro bat bera ere xahutu gabe.
- Diario Vascok %15 igo ditu salmentak Gipuzkoan eta adituek diotenez ez da ipurdia garbitzeko.
ahaztu zaizu garrantzitsuenetakoa!
BILDU-k aurten zintzilikatutako bandera ESPAÑOL guztiak kenduko ditu balkoietatik behingoz!
Beste sei hauek ahaztu zaizkizu:
Azkuna jauna eraikuntzan sartuko da, Kukutza berria eraikitzeko.
Durangoko Azokako libururik salduena Basagoitirena izango da: “Nik ekarri nuen bakea Euskal Herrira (eta, gero, Mexikora joan nintzen).
Joseba Permachek Zarauzko txiste txapelketa irabaziko du.
Patxi Lopezek izena ez ezik abizena ere euskaratuko du: Patxi Lo-Arraina.
Euskal Herriak lehenengo kirol egunkaria izango du: Hau da Marka hau!
Pablo Potosek irabaziko du Bertsolari Txapelketa.