Udazkenean irakurriko ditugun 10 titular

Denboraren makinan aurrera egin, eta hona ekartzen dizkizuet udazkenean zehar irakurriko ditugun 10 titular deigarri.

9377232-titulares-de-diarios-y-revistas-con-terminos-financieros-y-concepto

  • Martxelo Otamendik twitter kontua zabaltzeko prozesua hasi du. Pello Urzelai ari zaio aholkularitza lanetan eta 2016rako espero dira emaitzak.
  • ETB1: beste hilabete bat ikusle baino langile gehiagorekin.
  • Emaitzak ikusita, ETB1ek langile guztiak kaleratuko ditu Xabier Euzkitze izan ezik. Peio Sarasolak zuzendariak argi adierazi du: “Bagenekien berak bakarrik egin zezakeela dena”.
  • Zuhaitz Gurrutxaga Munduko Curling txapelketara sailkatu da, monologo bat egingo du ospatzeko.
  • Lisabok beste 3 bateria eta 2 bajista gehituko ditu taldera, “zuzeneko gordinagoak” lortzeko.
  • Urkulluren gobernuak 700.000 euro emango dizkio Kepa Junkerari, Euskaltel Euskadi salbatu dezan.
  • Bitartekari internazionalek armak entregatu eta disolbatzeko eskatu diote Azkue fundazioari. “Durangoko Azokako stand-arena ezin da errepikatu”, dio Brian Currinek.
  • Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Castejónetik Arrizabalagarako bidea 4,7 mintutan egin ahal izango dela. Ticketak 345 euro balioko du.
  • Patxi Lopezek, legegintzaldian ikasitako euskara guztia ahaztea lortu du euro bat bera ere xahutu gabe.
  • Diario Vascok %15 igo ditu salmentak Gipuzkoan eta adituek diotenez ez da ipurdia garbitzeko.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

2 pentsamendu “Udazkenean irakurriko ditugun 10 titular”-ri buruz

  • MEndizorrotz 2013-09-25 16:24

    ahaztu zaizu garrantzitsuenetakoa!

    BILDU-k aurten zintzilikatutako bandera ESPAÑOL guztiak kenduko ditu balkoietatik behingoz!

  • Beste sei hauek ahaztu zaizkizu:

    Azkuna jauna eraikuntzan sartuko da, Kukutza berria eraikitzeko.
    Durangoko Azokako libururik salduena Basagoitirena izango da: “Nik ekarri nuen bakea Euskal Herrira (eta, gero, Mexikora joan nintzen).
    Joseba Permachek Zarauzko txiste txapelketa irabaziko du.
    Patxi Lopezek izena ez ezik abizena ere euskaratuko du: Patxi Lo-Arraina.
    Euskal Herriak lehenengo kirol egunkaria izango du: Hau da Marka hau!
    Pablo Potosek irabaziko du Bertsolari Txapelketa.