Azpeitia Ezagutzen, txikiek Azpeitiko historia gertutik ezagutzeko proiektua

Azpeitiaren historia modu erakargarrian bildu eta ezagutzera ema. Hori da Azpeitia Ezagutzen proiektuaren helburua eta horretarako, herriko ondarea unitate didaktikoetan biltzen hasi da Udala. Mari Jose Iturria Hezkuntza batzordeburuak proiektuaren garrantzia azpimarratu du: “Orainari eta etorkizunari ganoraz heldu nahi bazaio ezinbestekoa da iragana ongi ezagutzea. Herri nortasuna aztertu eta zabaltzea funtsezkoa da. Udaleko hezkuntza sailetik kultur ondarearen transmisioa finkatu eta gure historia ezagutzea sustatu nahi da”.

Horretarako lehenbiziko pausoak eman dira dagoeneko eta proiektu pedagogikoko lehenengo lan koadernoa argitaratu berri du Udalak. Lehenbiziko honetan bi unitate didaktiko bildu dira, Nondik gatoz? eta Nola sortu ginen? izenburuko unitateak hain zuzen ere. Orain, herriko ikastetxeak Lehen Hezkuntzako ikasleekin hasiko dira lanean Azpeitiko historia gertutik ezagutu dezaten.

Lehen Hezkuntza hiru ziklotan banatuta dago, eta lan koaderno bakoitza ziklo batean erabiliko dute. Orain argitaratu den lan koadernoa, aurreneko zikloko ikasleentzat; 6-7 urte dituztenentzat, zuzenduta dago eta lehendabiziko gizakiak, Burdin Aroa, Ernio, Zelatun eta Errezil izenen jatorria biltzen duen kondaira, herriko armarria, hiru-gutunak, herri harresitua lantzen dira bertan, besteak beste.

Lan koadernoarekin batera hezitzaileei zuzendutako gida ere sortu da. Bertan lan koadernoan jasotako ariketa guztien inguruko azalpenak bildu dira irakasleentzat, baita ere Azpeitian gaur egun ditugun Erdi Aroko aztarnak ezagutarazteko ibilbidea. Bi liburuxkak www.azpeitia.net web orrian daude eskuragarri.
Azpeitia Ezagutzen proiektua Olatz Arangurenek koordinatu eta egin du, Hik Hasiren aholkularitzarekin, eta liburuxkako ilustrazioak Iban Izagirrek egin ditu. Datorren ikasturtean osatuko da proiektua beste bi lan koadernorekin.

AZPEITIA EZAGUTZEN, NONDIK GATOZ? NOLA SORTU GINEN

Azpeitia Ezagutzen lan koadernoaren azala.

Lan koadernoaren ezaugarriak: Argazki zaharretatik ateratako bi pertsonaia nagusik, Patxi eta Inaxik, ematen dituzte liburuxkako azalpenak.
Bi unitate didaktiko jasotzen ditu
A4 neurria du
44 orrialde ditu
Dena koloretan da
www.azpeitia.net orrian dago eskuragarri

Bi unitateak eta edukiak
1. UNITATEA: NONDIK GATOZ?
1. Patxi eta Inaxi haurrak
2. Zer dakit Azpeitiari buruz?
3. Zer ikasi nahi dut?
4. Nolakoa da Azpeitia?
5. Herriaren marrazkia
6. Hasieran
7. … Dena itsasoaren azpian zegoen
8. Lehendabiziko gizakiak
9. Behe paleolitoa
10. Gizaki Neanderthala edo erdi paleolitoa
11. Gu bezalako gizakia edo Cromagnon gizakia (Goi Paleolitoa)
12. Ekaingo kobazuloa
13. Gizakiak bakarrik bizi al ziren.
 15. Neolitoa
14. Kontakizuna
15. Neolitoa
16. Megalitoak
17. Burdin Aroa
18. Burdin Aroko tresnak
19. Burdin Aroko etxebizitzak
20. Nola bizi ziren Burdin Aroan?
21. Erromatar Garaia
22 Kontakizuna: nondik datoz Ernio, Zelatun eta Errezil izenak?
23. Maparekin ikusitako gaiak lekuan identi?katzea
24. Egin daitezkeen bisitaldiak edo ibilaldiak
25. Zer ikasi duzu?
26. Zer duzu gustukoena?

2. UNITATEA: NOLA SORTU GINEN?
27. Herriko armarria
28. Lekuak ezagutzen
29. Zer dakizu leku horiei buruz?
30. Iraurgi bailara
31. Nafarroako erresumaren kontrolpeko lurraldea
32. Gipuzkoa gaztelarren esku. Ahaide nagusien sorrera
33. Hiri-gutunak
34. Urola ibaiaren ertzean
35. Harresiaren irudia
36. Herri harresitua
37. Zergatik sortzen dute hiribildua?
38. Gasteizko Forua eman zitzaion Iraurgiko Salvatierrari
39. Hiribilduarekin lortutako pribilegioak edo abantailak
40. Ahaide Nagusiak
41. Azpeitiko hiribildua / Iraurgiko alkate nagusia
42. Harresi barruko espazioa
43. Harresiaren barruan / harresitik kanpo
44. Harresiak hiria handitzeko traba
45. Harresi barruko jarduerak
46. Harresi barruko eraikuntzak
47. Dorretxeak eta jauregiak
48. Errotak Azpeitian
49. Atzera begira
50. Erdi aroko  Azpeitia

Hezitzaileen gidaren ezaugarriak:
A4 neurria du
44 orrialde ditu
Dena koloretan da
www.azpeitia.net orrian dago eskuragarri

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude