Johnny & Joseph + Fermin Muguruza x Kolpez Kolpe = Hala Bedi 30 urte
Hala Bedi irrati patatero libreak 30 urte egin ditu, parranda eta musikarako aitzakia ederra. Gazte Txartela kendu dietela ospatzeko irratiak bertsioen disko bat argitaratuko du udazkenean. Abesti eta taldeen sekretua gordetzen ari dira, baina gozokia dastatzen hasteko Johnny & Joseph eta Fermin Muguruzaren artean egindako abestia sareratu dute. Kortaturen Kolpez Kolperen bertsio katxondoa egin dute. Alabamako country ukituarekin, Hala Bediren ereserki berria (enegarrena) sortu dute, Fermin Muguruzaren laguntzarekin. “Antenatik zintzilik bandera pirata”, duen irrati libreetan libreenak dokumentala eta liburua argitaratuko du urria inguruan, ibilbidean une batez gelditu eta atzera begiratzeko plazerraz disfrutatzeko. 30 urtez uhinetan, eta aurrera begira “diala margotzen, burmuin elbarriak doinuz inbaditzen” segitzeko konpromisoa dute lagun gasteiztarrek.
Hala Bedi 30 urte (Johny and Joseph Fermin Mug) – Kolpez Kolpe by Muy Bastas on Mixcloud
Mundu guztia (radioformuletako hiruzpalau sasiletrau kenduta) ados dago: #kolpezkolpe udako kanta izango da http://t.co/iQOL4R3d9z
— hala bedi irratia (@halabedi) July 18, 2013