UEMAko udalerrietako biztanleek erabiltzen dute gehien euskara kutxazain automatikoetan

laboral datuk

Bere sareko kutxazain automatikoetan erabiltzaileek zer hizkuntza aukeratzen duten neurtu du Laboral Kutxak. Euskara gehien erabiltzen duten 12 herrietatik guztiak dira udalerri euskaldunak eta horietatik 11 UEMAkoak dira. Lehen bederatzi postuetan ageri diren udalerriak UEMAkideak dira.

Datuek argi erakusten dute udalerri euskaldunetako biztanleak direla Kutxazainetan ere euskara gehien erabiltzen dutenak. Euskara gutxien erabiltzen duten herrien zerrendan, berriz, ez da udalerri euskaldun bakar bat ere agertzen.

UEMAk Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako 71 udalerri batzen ditu. Mutur batean zein bestean sakabanatuta egon arren, eta neurriz ere denak berdinak ez izan arren, elkarren artean antzekotasun  handiak dituzten herriz osatuta dago: berezko hizkuntzak batzen ditu, euskarak.

Udalerri euskaldunetan, biztanleen %70ak baino gehiagok euskaraz dakien eremuan,  hizkuntza-politika aurrerakoiak bultzatzen ditu UEMAk,erakunde publikoetatik bultzatzen den elebitasun-politikak ez dielako erantzuten beren herrietako errealitate soziolinguistikoari.

6 pentsamendu “UEMAko udalerrietako biztanleek erabiltzen dute gehien euskara kutxazain automatikoetan”-ri buruz

  • Iban Tustan 2013-07-19 15:09

    Ostera, Bilbo (handia), Santurtzi, Gasteiz, Sestao edota Tutera, nor baino nor, euskara gutxiago nork erabili!
    Aupa Azcuna!!! Aupa Maroto!!! Aupa…

  • Iban, ez atera presazko ondoriorik, Kutxazainen datuak dira, ez hiri osokoak. Zerrendaren amaieran dauden kutxazainak eremu erdaldunetan daude. Interesgarria oso litzateke zerrenda osoa eskuratzea…

  • Ba Ondarroan inon baino euskera gehiago egiten bada kalean (Kale Neurketaren arabera: %93), eta %34k bakarrik erabiltzen badu euskera kutxazainean… vaya mierda no???????

    • Oxandabaratz 2013-07-21 12:23

      Agian izan daiteke “by default” aukera erdaraz dagoelako, eta “komodidadea” dela eta ez dute aldatzen. Halere, ez zait artikulua gustatu (edo hobeto esanda, artikuluaren enfokea). Herri euskaldunetan kutxazainetan euskara gehiago erabiltzen da: hain logikoa ezen tautologikoa den. Baina gero dio: kutxazainetan euskara gutxien erabiltzen duten eherietan ez da herri euskaldun bat bera ere ageri. Hori pozgarria al da? UEMAkideak ez diren herriak eta UEMAkideak direnak geroz eta urrnago egotea berri ona al da?

  • Ados Oxandarbaratz.

    Antzeko gogoeta egin dut nik ere.

    Alde batetik, kreditu txartelek eta kutxazainek gaztelainaz operatzen dute berez; norberaren esku dago hori aldatzea. Eta nik neuk euskarara aldatuta daukadan arren, ezagutzen ditudan euskaldun batzuek ez. Eta beste batzuek jakin ere ez dakite aldatzerik dagoenik.

    Bestalde, artikuluaren mamiari / helburuari helduta, uste dut ez duela ezer berririk aportatzen. Ikusita artikulua UEMAk berak argitaratu duela, iruditzen zait, beharbada, badagoela nolabaiteko “norberaren gorazarrea”. Edonork imajinatu dezake, UEMAKO herrietan euskadunak %70 baino gehiago badira, kutxazainetan (ere) gehiago erabiliko dutela. Baina fenomeno naturala iruditzen zait, herri horietan euskaldun asko dagoelako, EZ UEMAKOAK DIRELAKO (hori iruditu zait-eta; nolabait UEMAkoak izatearren euskera gehiago erabiltzen dutela -besteak beste, kuxazainetan-).

    Baina zer adierazi nahi du UEMAk horrekin? Zer erakutsi nahi digu?

    Ondo izan

  • Xabier Barandiaran 2013-07-23 10:08

    Erakutsi nahi dena zera da: udalerri euskaldunetan euskaraz bizi garela, inon baino gehiago! Ondorioz, udalerri horiek eredugarriak direla edozin normalizazio prozesu gauzatuko bada. UEMAk jokatzen duen papera garrantzitsua da oso, izan ere, lurgune euskaldunaren “ordezkaritza” duenez, bere funtzioetako bat da gune horri dagokion izaera aitortu eta gune horretarako hizkuntz normalkuntzarako baldintza bereziak exijitzea. ETa lan horretan, Kutxazain automatikoetan euskara gehien lurgune euskaldunean erabiltzen dela, euskaraz bizi garela edierazteko beste adierazle bat besterik ez da. Gune ez euskaldunean gutxiago erabiltzea albiste ona den? Ba, ez, ez da albiste ona, baina errealitatea da. Eta udalerri euskaldunei dagokien aitortza egiteko bidean, agian zoritxarrez, baina aipatu beharreko kontua, neure uste apalean.