Etxebizitzen parkea nabarmen aldatu da 10 urtean
- 207.233 etxebizitza gehiago, + 16,0%,
- Etxebizitza nagusiak 20,7% hazi
- Etxebizitza hutsak gutxitu, 10,4%
- Bigarren etxebizitzak +1,4% hazi, baina Ipar Euskal Herrian 34,3%.
Euskal Herriko etxebizitza parkeak aldaketa aipagarriak bizi izan ditu azken hamarkadan. Aldaketa nagusiak hiru eremutan sailka ditzakegu: etxebizitza kopuru osoaren hazkunde garrantzitsua, etxebizitza berria lurraldean desberdintasunez banatua eta aldaketa handiak etxebizitzaren erabilerari dagokionez.
Zentsuko datuek diotenez (Hegoalderako atzo argitaratuak, 2011 urtekoak) eta INSEEk Ipar Euskal Herrirako eskaintzen dituenak kontuan hartuz (2009 urtekoak), Euskal Herrian 1.504.271 etxebizitza daude. Horietatik %84,4 etxebizitza nagusiak dira.
Bigarren etxebizitzak guztikoaren %7,2a dira (108.490 viviendas) eta etxe hutsak % 8,3 (124.060 etxebizitza).
Erabilera motaren arabera etxebizitza kopuruaren bilakaera desberdina da. Hazkunderik handiena zentsuen arteko epe honetan (2001/11*) etxebizitza nagusien eremuan gertatu da (+%20,7; 217.631 etxebizitza gehiago), Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan izan ezik, non bigarren etxebizitzen hazkundea nagusitzen zaion (+%34,3; +9.275 etxebizitza), Nafarroa Beherean batez ere (+45,4%).
Etxebizitza nagusien hazkundea %31,6ra iristen da Araban (+32.503) eta %29,1 Nafarroa Garaian (+56.057). Emaitzok Euskal Herriko bataz bestekoaren oso gainetik daude. Nafarroa Garaian eta Araban gutxitu dira gehien bigarren etxebizitzak (-21,0% eta -18,9%, hurrenez hurren).
Etxebizitza hutsen kopurua da gutxitu den bakarra Euskal Herrian (-%10,4; 14.378 etxebizitza gutxiago), Gipuzkoan (-23,5%; -8.107 etxebizitza) eta Lapurdin batez (-%17,5; -1.256 etxebizitza). Egun, etxebizitza hutsen portzentajerik altuena Nafarroa Garaian pilatzen da, %11,5.
Lurraldeka aztertuta aipagarriak dira Iruñea eta Gasteiz hiriak eta hauen ingurua non etxebizitza nagusien hazkundea gainerakoaren gainetik dagoen. Iruñerria %37,3 hazi da (36.177 etxebizitza gehiago), eta gainerako eremuetan %25,8 (23.693 etxebizitza gehiago).
Gasteiz inguruan, berriz, hazkundea %33,4koa izan da (+25.763 etxebizitza) eta gainerako eremuetan %31,7 (+7.989 etxebizitza). Gipuzkoan ere antzekoa gertatzen da nahiz eta aldea ez horrenbestekoa izan. Kasu honetan Baiona-Donostia euro-hiria hartu dugu aintzat eta %18,7 hazi da, aldiz, gainerako eremuak %17,0 hazi dira.
Esandakoarekin, etxebizitza parkeak azken hamarkadan bizi izandako aldaketak hurrengo hilabetan datu osagarriekin aztertzeko zenbait zantzu uzten dizkigu. Hots, bizigune gehiago dugu, baina hauek lehen baino kide gutxiagoz osatuak dira. Halaber, hazkundea hiriburuen eremuan gertatu dira, lurraldea are gehiago desorekatuz. Galdetzekoa da eraikitze joera honek fenómeno sozial bati erantzuten dion ala interés espekulatzaileei.
Hamarkada honek uzten digun argazkia, izan ere aldaketa nagusiak etxebizitzaren burbuila lehertu aurrekoak dira, belaunaldiko gazte gehienek etxebizitza erosi izana da, hain zuzen inoiz baino garestiago zegoenean. Lurraldea desorekaz gain, hamarkada honek desoreka sozio-ekonomiko handiak utzi dizkigu etxeko ekonomian zein euskal baliabide finantzarioetan.
Etxebizitza parkearen inguruko azterketa sakonago bat egiteko deskargatu datuen artxiboa. Bertan, 2.000 biztanletik gorako udalerrien ranking-a topatuko duzu.
Irakurri albistea bere osotasunean.