Lander Arbelaitz kazetariari eraso egin dio Ertzaintzak AskeGunean

Akreditazioa eskuan behin eta berriz “Kazetaria naizela!” oihukatu badu ere, Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetaria erasotu du gaur goizean goiz, #AskeGunea-n. Hona hemen irudi izugarriak. Orain Ertzainek esan beharko ote digute nola egin behar dugun lan?

Unearen bideoa, Arbelaitzek berak grabatua:

resist

Ekaitza bainuontzi batean

18 pentsamendu “Lander Arbelaitz kazetariari eraso egin dio Ertzaintzak AskeGunean”-ri buruz

  • Iker Sumendiaga 2013-04-19 14:15

    Oilo ipurdia jarri dit. Aupa Arbelaitz! Zuk bai izan duzula meritua

  • iñigo arandia 2013-04-19 14:34

    Lander, estima haundi nizun lehen ere baina hau ikusita are gehiago.. artifizio surik gabeko kazetaritza konprometitu eta profesionala. Zorionak + Biba hi!

    • Xan Harriague 2013-04-19 17:42

      EL PUTO AMO!!!!
      Hala ere niri burutik ez didazue kenduko ederki zekitela zein zen Lander.

  • Donostiarra 2013-04-19 14:35

    Udaletxeko PNVren ordezkariaren adierazpenak entzun ditut oraintxe ETBn; komunera joan eta botaka egin det. Ze nazka, ze partidu kolaborazionista.

  • Landerrek ez du “Kazetaria naizela!” oihukatu, “¡Que soy periodista!” oihukatu behar izan du uler diezaioten. Aldea dago.

    • Inaxio Usarralde 2013-04-19 17:31

      Eta halere, niri, ez diotela ulertzen iruditu zaidak ba, Jozulin!
      Bide batez, Urkullu jauna, Beltran de Heredia andrea, nola hitz egin behar zaie gure zaintzaile omen direnek uler gaitzaten?

  • Nahi duenak nahi duena esango du. Indar armatu hauek zipaioak dira eta zipaio hitzaren definizioa betetzen dute. Argi eta garbi.

  • Gero esango duteez dutela ulertzen nola herriak ez dituela maite, niri ulergaitza egiten zait beraiek hori ez ulertzea. Animo Lander.

  • Polizia eredu berria: herritik hurbilago? Ez, nahiago urrutiago.

  • Amonamantangorri 2013-04-20 06:05

    Normala iruditzen zait oraindik horren gainean ez hitz egitea, baina deigarria iruditu zait Ertzantzaren jokamoldea,
    Noiz jardun izan dute zipaioek modu horretan? “Interbentzioa” hasi aurretik euskaraz eta erdaraz “komunikatu” ofizial moduko bat irakurri (Lakuan Urkullu bertan zela idatzitakoa, seguru asko), eta eserita zeudenak banaka banaka atera, HIRU ORDUTAN ZEHAR, porrarik gabe, Europako hainbat poliziak egin ohi duten moduan, lagun bakoitza hiru agenteren artean altxatuz….
    Nire elkartasun eta miresmen osoa Landerrentzat, baina Balzaren garaian Ertzaintzaren “eraso” batez hitz egitea beste gauza bat zen, eta Atutxaren garaian zer esanik ez…

    • Niretzat ere hori izan da deigarriena. Gaur BERRIAn irakurri dut EGIko norbait (barka, oraintxe ez dut BERRIA esku artean, eta ez dut izena gogoratzen) esaten ezker abertzalekoek nahi dutenean ez dela ezer gertatzen, eta ohartzen naiz atzokoaren ondoren batzuk hori pentsatuko dutela. Bada, ez dezagun ahaztu ez dela batere berria atzo gazteek edukitako jarrera hori. Jarrera berbera izan da aurretik bilkura, manifestazio eta abar askotan, baina atzoko ezberdintasun handiena izan da ertzainek ez zutela porrakada eta pelotakadaz hura lehertu, jarrera agresiboa bai baina ez beste batzuta bezainbestekoa. Hemen idazten ari den guztia aipatzekoa da (aupa Lander eta atzo kolpatu eta erasotuak izandako guztiak), baina hau ere bai.

      • “Porque hay camaras, si no os ibamos a romper la cara a ostias”.

        Hor duzue Ertzaintzaren aldaketaren zergatia.

  • Gauden garai “berriekin” nola azalduko zukeen Urkullu hor zeuden guztiak ertzantzak bortitzago tratatu izan balitu? Gainera Cabacasekin gertatutakoa ikusita eta auzi horretan entzun dian Ertzantzaren grabazioak sortu duten amorrua hozpildu ez danean.

    Urkulluren semea izango balitz ezer ez egiteagatik gartzelara bidali nahiko zutena, ea zer egiten zun Ertzantzak. Ezer ez zuketelako kondenatuko.

    • Amonamantangorri 2013-04-20 14:23

      “Beste bat”: Zipaioak izanen dituk, baina ez tontoak. Ederki zekitek zergatik eduki duten orain arte txeke zuri bat eta azken aldi honetan ez.
      Zortzi horien artean Urkulluren seme-alaba edo ahaide bat balego, Urkulluk teorian ez luke erabakimenik edukiko, berez polizia -hau ere teorian- botere judizialaren beso exekutorea besterik ez da eta; hala ere, asuntoa seguru Moncloako bilera diskretu horietako batean konpondu ahalko zuen.
      Beste galdera: zer gertatu izanen litzateke lehendakari Laura Mintegi balego eta Julen Arzuaga “Herritarren Askatasunak” saileko buru? EAEko Jaurlaritza ausartuko al litzateke Audientzia Nazioanalaren atxilotze-aginduak desobeditzera?
      Kontu honek Iparraldean gertatu dena ekarri dit gogora. Estraditazio agindua zuten asko etxean hartu zituzten alderdi diferentetako ordezkariek, baita UMP eta PSFkoek ere. Antza, hemen ez da posible horrelakorik egitea.

      • Ez, bistan denez hemen ez dun posible. Gogoeta interesgarriak amona.

  • PNVren polizia demokratikoa……

  • Amonamantangorri: Tira, ba, irudiak eta testigantzak ikusita, ez dira ibili gure lagun enkaputxatu-demokratak loreak banatzen, ez.
    Biolentzia, indarkeria erabili dute PNVren morroi zikinek: irainak, jendea kolpatu, ostikadak, ukabilkadak…. Gaurko Berria irakurtzea, besterik ez dago.
    Bestetik, zera galdetzen du Sugaarek: “Gauden garai “berriekin” nola azalduko zukeen Urkullu hor zeuden guztiak ertzantzak bortitzago tratatu izan balitu? ” Sugaar, oso erraza, beti egin duten bezala. Nola azaldu? gezurra zabalduz eta kazetari-merzenarioen laguguntzaz. Ez litzateke lehenengo aldia izango. Oraingoan bortitzago jokatu ez badute, ez da nola azaltzen ez jakiteagatik izan. Lasa eta Zabala, Bilboko HBko manifa, M3 Gasteizen, Rosa Zarra, Cabacas, Xuban, milaka eta milaka manifestazioetan egin dutena egin ahal zuten oraingoan ere: Gezurra zabaldu, baten bati marroiren bat sartu eta euren medioetan (Deia-Correo-Noticias-EITB-Media espainolak) gezurra zabalduz. Milaka aldiz egin dute, oraingoan egin ez badute komeni ez zitzaielako. Baina nola egin, ederki ongi dakite.