Eskoriatzak Espainiako banderari “ohorezko lekua” eman behar diola ebatzi dute epaileek

Eskoriatzak Espainiako banderari “ohorezko lekua” eman behar diola ebatzi dute epaileek

Carlos Urquijok udaletxeak espainolizatzeko hasitako gurutzadan garaipen berria lortu du. Eskoriatzak 25 bandera jarri zituen, Espainiakoa tartean, baina Donostiako auzitegiak horren kontra egingo du, “Espainiakoa ezkutuan dagoelako”.

Eskoriatzak Espainiako banderari "ohorezko lekua" eman behar diola ebatzi dute epaileek

Espainiako Banderen Legeak dio “leku nabarmen, ikusgarri eta ohorezkoa” izan behar duela “ikur nazionalak”. Egun beste hamaika banderen artean egotea “iruzurra” da.  Horixe ebatzi dute epaileek, eta Soraluzeko Udalak aldatu egin beharko du bere itxura. Bergarak ere Soraluzeren bidea hartu du, 55 bandera jarriz, eta segurua da Urquijoren helegitea beste behin aintzat hartuko dutela epaileek. Carlos Urquijo EAEko Espainiako ordezkariak Eskoriatzako Udalak egindakoa “iraina” zela argudiatu zuen. “Legea nahi bezala gainetik pasatu nahi dutenei bidea itxiko diegu”, esana du Urquijok.

Dozenaka dira gaitasungabetzearen mehatxupean piper-potoa jarri behar izan duten euskal udaletxeak. Batzuk, Lizarran edo Alkizan adibidez, bandera txiki bat leihoan jartzea erabaki dute, beste batzuek, Mutrikun kasu, udaletxeko balkoiko izkina batean eta tente jarri dituzte, ikusgarritasuna kenduz. Gallifan, Katalunian, bandera ñimiñoa jarri dute udaletxeko horman.

Bergarako udaletxea:

bergara

Eskoriatzak Espainiako banderari “ohorezko lekua” eman behar diola ebatzi dute epaileek