Alperrik zaidanean esatea

Kaioa hegan – Oier Aranzabal cc

Ez dakit zer larretan zabiltzan.
Noruntz zoazen.
Badakit ez zarela galduko.
Alperrik zait esatea zure falta sumatzen dudala.
Bilatzen zaitudan leku guztietan zaitudala topatzen.
Topatzen zaitudan leku guztietan, falta zarela.
Naizenaren erraietan ez ezik
Bertan ezin batzaitut bilatu,
Ezin baitzaitut topatu
Bertan ezin baitzara falta.

//

Arratsaldean burutik kendu ezin dudan abestia Jason Molinaren ‘Back on top’:

olerkia, poesia
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.