Sakanan euskara larri

Eztabaida handia piztu zuen gurean Jonjo Agirrek argitaratutako sarrerak, Altsasuko udalak euskaldunoi barre izenekoak. Hala ere, iruditzen zaigu,  euskalgintzaren larritasunean baino, kritikaren egokieran geratu dela eztabaida. Gaur, ordea, Sakanako beste bi lagunek, euren iritzi artikulua argitaratzeko eskatu digute. Bistan da Sakanako euskalgintza kinkan dela.

Sakanan euskara larri

Lehentasunak baliabideak behar ditu

Aitor Karasatorrek eta, beraz, Bilduk Sakanako Mankomunitateko lehendakaritza eskuratu zuenean iragarri zuen zeintzuk izanen ziren legegintzaldi honetarako lehentasunak: euskara, gizarte zerbitzuak eta garapena. Euskalgintzatik pozez hartu genuen berria ulertzen baitugu alor bat lehentasunezkoa izendatzen baldin bazuten, behar dituen baliabideez hornituko zutela. Usteak erdi ustel, ordea.

 

Azkenaldian toki-entitate gehienetan murrizketak egiten ari dira, eta Sakanako Mankomunitateak ere iragarri du eginen dituela. Nolanahi ere, ez die zerbitzu guztiei eraginen murrizketak, bi zerbitzu izanen baitira kaltetu bakarrak: Kirol Zerbitzua eta Euskara Zerbitzua.

 

Euskara Zerbitzuan 15.000 euro inguruko murrizketa iragarri da. Hainbat jarduera kendu eta murriztuko dira, eta, alde horretatik, Sakanako Euskara Zerbitzuak azken urteetan izan duen plangintzarik eskasena izanen da aurtengoa. Haatik, murrizketarik nabarienak diru-laguntzetan eginen dituzte —aurreko legegintzaldietan egin ez dena: diru-laguntzak murriztea, alegia—, eta hor Sakanan euskararen normalizaziorako funtsezkoak diren bi erakunde izanen dira kaltetuenak: AEK-ko Itsasi euskaltegia eta Guaixe eta Beleixe hedabideak kudeatzen dituen Bierrik fundazioa.

 

Uste dugu euskalgintza funtsezkoa dela hizkuntzaren normalizazio prozesuan, eta horiek babesteko erakunde publikoen erabaki ausartak behar ditugula. Jabetzen gara ez dela ona Sakanako egoera ekonomikoa eta seguruena Sakanako Mankomunitateko aurrekontuak egitea ez dela lanbide erraza izanen. Hala ere, justifikaziorik ez du zerbaitek lehentasuna duela iragarri eta gero bazterrean uzteak. Pentsatu nahi dugu mankomunitateko agintariek atzera eginen dutela. Garaiz gabiltza.

 

 

Patxi Flores Lazkoz (Sakanako AEKko irakaslea)

Garbiñe Petriati Ijurra (Bierrik-eko bazkidea)

Sakanan euskara larri

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

11 pentsamendu “Sakanan euskara larri”-ri buruz

  • Ea oraingoan eztabaida garbia egiten uzten diguten…
    Nire ustez, euskararen berreskurapenak bi zutabe ditu ezinbesteko: gizarte ekimena eta herri-erakundeak (udalak, mankomunitateak, eta hortik gorakoak). Bata bestea gabe ez doaz inora.
    Baina bada ezinbestekoa den elementu bat, batzuei eta besteei eragiten diena: egindako bidearen balantze zintzoa egin eta zuzendu eta hobetu beharrekoak hobetzearena. Zeren eta baliabideak izanda ere, askotan ez dugu horiekin asmatzen, ez batzuok, ez besteok ere.
    Alabaina, horretaz guztiaz hausnartzeko baldintzarik ez da sumatzen, hutsunerik bistakoenak aipatzea ere bekatu da gure herrian, oraindik, eta lasaitasunez eta errespetuz eztabaidatzeko guneak sortu arte, jai daukagulakoan nago.

  • Lasaitasunez eta errespetuz eztabaidatzeko gune asko dago, ez ditzagun gauzak nahastu, Zuzeu hoietako bat da. Garrantzitsua da “lasaitasunez eta errespetuz” hori, hala egiten saiatu zaitez eta ikusiko duzu eztabaida “garbia” diozun horretatik nola askoz gertuago ibiliko garen.

  • Fermin Galparsoro 2013-03-19 15:12

    Euskerak esistitzen jarraitzea nahi badogu (eta argi geratu dadila, hizkuntza baten existentzia, erabilerak markatzen dauela uste dodala), beste hizkunzten eraso “natural” eta “ez naturalengaindik” defendatuko daben lege propioak beharrezkoak dira. Eta horretarako geure instituzio propioak beharrezkoak dira.
    Eta gustatu ez arren udaletxeak ez dira gure instituzioak, instituzio español eta frantzesak dira. Kudeaketak ez dau jabetza suposatzen.
    Hau ulertzen ez digulako, sortzen dira Altsasuko udalari buruzko sarreran emon diran eztabaida absurdoak, frustrazioaren emaitza dira.
    Eta orduan geratzen dan errekurtso bakarra, Pnv-k kudeatutako udaletxeak obeago edo txarragoak diran esatea da.
    Noiz konturratuko gara, geure bidea jorratu behar dogula askatusana berreskuratu nahi badogu?

    • “Euskerak esistitzen jarraitzea nahi badogu … geure instituzio propioak beharrezkoak dira”
      Ondo Fermin. Ados. Baina ez Espainiak ez Frantziak ez dute behartzen udala euskaldunekin erdaraz egitera. Mankomunitatea bera ez dakit zein jatorriko erakundea den, baina Sakanako udalen borondatez sortu zen, udalok erabakitako zerbitzuak emateko; bertan diharduten guztiak abertzaleak dira, eta hala ere, ikusi dugu artaziak non sartu dituzten.
      Nik uste dut arazoa ez dela konpontzen soilik erakunde propioak eraikita (Irlandan badauzkate, eta?). Alderdi abertzaleetan hausnarketa sakona behar da hizkuntzaren inguruan, bai ala bai.
      Alderdi unionistek bezain argi izango balute hizkuntzaren auzia…

      • Fermin Galparsoro 2013-03-19 18:46

        “…Baina ez Espainiak ez Frantziak ez dute behartzen udala euskaldunekin erdaraz egitera.” Nola ezetz? Ez naiz ni udalak kudeatzen dabiltzanak justifikatzen hasiko (herri honi egiten deutsien mina justifikaezina bait da), baina noski España eta Frantziak Udalek erabili beharreko hizkuntza zein dan erabakitzen dabela. Sinestarazten gaituzte, ezetz, eabakimena daukagula zein hizkuntzatan bizi, baina hori ez da iñolaz ere horrela. Noren esku dago hezkuntza sistema? Egunero jasotzen dogun informazioa zein hizkuntzatan jasotzen dogu (Telebista, egunkariak,…)? Modako azken filma euskeraz ikusi daikezu? Eta liburuak zer?
        Espaiñiak eta Frantziak milioka euro gastatzen dabez española eta Frantzesaren hegemonia mantentzeko eta horrek gero bere eragina dauka, baita udalek erabiltzen daben hizkuntzaren aukeraketan ere.

    • Jainko maitia!! Hamaika aditzeko hazi zitzaizkigun belarriak!! Kiroletan aritutako ume batzuen trofeoak ematea ez da ba izango gure instituzioen zeregina, euskaraz ERE egin beharrekoa, herri euskaldun batean, gehiengo abertzale baten oniritziaz?? Zer instituzio-iraulkatze klase gertatu behar da halakorik behar bezala egin dadin?? Ez gara ohartzen minimoaren minimoa ondo eta txukun egiteaz ari garela????

      • Fermin Galparsoro 2013-03-19 17:38

        Umeei trofeoak emotea, horra hor udaletxeak “geureganatzeak” ekarri deuskun boterearen adibide garbia.
        Minimoen minimoa kudeatzera mugatzen bagara, lasai egoan, gure seme alabek ez dute euskeraren inguruan arazorik izango. Ez bait dute euskerarik izango.

        • Abertxale peto prestuak beti aurkituko du aitzakiarik zerbantinoz BAKARRIK aritzeko. Udalean ez bada, lagunartean zerbezak hartzen edo bestela txortan egiten duen bitartean, baina hori bai, beti izango dira estatu makur zapaltzaileak narrutan euskaraz lasai uzten ez diotenak. Izan ere, patriarkadoa den instituzio atzerakoia uzkaili arte ezin izango du euskal ñaka-ñakarik egin gure abertxale gixajo/gajoak!!

          • Bai horixe. Errudunak Espainia eta Frantziako estatuak, sistema kapitalista, Franco, Patxilopez eta Barcina, PPSOE eta UPN, horiekin kolaboratzen duten alderdi autonomistak. Horiek dira abertxale txit abertxaleari euskaraz egiten uzten ez diotenak alderdikide abertxaleekin, lagunekin, ohekidearekin, ezagun euskaldunekin, eta abar. Soilik haurrak eta txakurrak libratzen dira.