Euscool Manifestua
Soziolinguistek, guruek, gure adituek oro, etengabe errepikatzen digutelarik euskarak erreferente kultural potenteak, produktu kultural masiboak dituela premiazko, itsu dira euskara salbatzera datorren mugimendu funtsezkoarekin. Euskal kulturaren bec-etze betean gaudelarik, ez dugu ikusten euskararen biziraupena bermatuko duen erauntsia. Oinarriparrak eta autozentruak dokierki banatzen dizkigute, baina, egiatan, linboan da euskal intelligentsia. Mamu bat baitabil Euskal Herrian. Orain eta hemen, benazko coola, benazko hipsterra izateko bidean ezinbesteko bihurtu baita euskara.
Rockdelux aldizkariak Anari eta Lisabören azkeneko diskoak gurtu zituenetik euskara zentrala bihurtu da ezein gezurmendi indietan. Mursegok euskaraz omentzen du Za! Frantses elebakarrek Experienceekin gozatzen ahal dute baina arrotz zaie Willis Drummond. Giorgio Bassmattiren fana izan zaitezke gaztelania elebarra izaki, baina fansa izatera iristeko euskara jakin behar. Horrela ulertuko baituzu bakarrik, esaterako, bere Kafea eta Galletak diskoa. Diskoari izena ematen dion Kafea eta Galletak egitasmoan ere euskara entzungo duzu –eta egon badago haren akuiluz euskara ikasten ari denik–. Baina cooltasuna geruza orotan barreiatzen den zerbait da. Jai girorako musikan, adibidez, hor ditugu 3gabe2 eta beren post-berbenak.
–
Giorgio Bassmattiren fana izan zaitezke gaztelania elebarra izaki, baina fansa izatera iristeko euskara jakin behar.
–
Literaturari dagokionez, Harkaitz Canoren nobelak beti urtebeteko atzerapenarekin irakurtzera kondenatua egongo zara ez badakizu euskararik. Behialako argitaletxe independenteek arima saldu dutelarik, euskara hutseko Susa argitaletxea bilakatu da moloitasun editorialaren azkeneko gotorleku.
Zineman ere asko galdu dezakezu euskararik jakin ezean. Koldo Almandozen kortoak, Angel Aldarondoren muntaia eta post-muntaiak. Gaztelaniarekin La pelota vasca ikus dezakezu baina euskararik gabe Ondarruko vasca duzu galduko. Baita Ataun of the Dead ere.
–
Jeltzalea baldin bazara, adiskide, ezin izango duzu polimeroei buruzko Josu Jonen doktorego tesia
–
Prentsa idatzian Idurre Eskisabel eta Xabier Gantzarainen eguneroko zutabeak, Zaldieroaren tirak, Xabier Etxaniz Rojoren maratila, Angel Erroren post-zutabeak. Telebistan moloimetroa topera Orain (R.I.P), Beranduegi eta Gorka Bereziartuaren post-txisteekin. Irratian Hala Bedi eta Ttanttakun Irratia. Twitterren @joxe-ren tweet eta traolak, Trinkotzaindia, @txargain-en retweetak, @luistxo-ren PDFaren kontrako guda.
Politikagintza ere ez dabil aparte. Ezagun da gaztelania batuarekin aski ongi jarraitu ahal izango dituzula ezker abertzalearen manu nagusiak, baina lagun, sortzaile gisa benetan avant gardean kokatu nahiko bazenu euskara beharrezkoa izango zaizu Imanol Galfarsororen liburuak irakurtzeko. Jeltzalea baldin bazara, ordea, gaztelaniarekin lain izango duzu Azkunaren graziei barre egiteko baina, adiskide, ezin izango duzu polimeroei buruzko Josu Jonen doktorego tesia irakurri.
Bada galera gehiagorik: Erramun Gerrikagoitiaren euskara preposizionala, Iruña-Veleia afera, Urtzi Ihitzaren teoria kosmikoak, Xabier Azkargortaren frikari eta afrikariak. Nola izan benetako modernetia horiek guztiak galduta? Ezinezkoa da. Ray-ban Wayfarer-ak eraman ditzakezu, The XXen azkeneko singlea Ipodean, koadrodun alkandora, Lomography argazki kamera aldean, baina euskaraz bizi ezean denak alferrik izango zaizkizu cooltasunaren goren mailara iristeko. Orain eta hemen euskara da diferentzia. Laster hasiko dira betetzen euskaltegi zein barnetegiak. Munduak begiratuko dio miraz, Euskal Herriak esango du ozen: Euscool Herrian euskaraz.
Baina argazkikoen mailara ez gara iritsi oraino: modernitatearen atzetik gabiltza harnasestuka, ezin hari heldu! 🙂
Eta, ez ahaztu, euskaraz ez badakizu, ezin izango duzu Euscool manifestua irakurri eta ez duzu jakingo bertan aipatzen diren guztiak galtzen ari zarela ere.
Ba argazkikoak baldin badira euscoolak… Tira, betiko mendigoizale janzkerari ikutu vintage bat eman eta kitto. Badirudi argazkikoek ez dutela jakin nahi Bob Dylan “elektrifikatu” zela eta noizean behin bada ere ez dela ezer gertatuko mendiko oinetakoak albo batera laga eta Chelsea boots dotore batzuk jantziz gero.
http://cdni.condenast.co.uk/642×390/a_c/boots642.jpg
[…] agertzeko bezainbesteko cachéa ematen dizutenak eta euskaraz ere badaude… euscool manifestuan sartzeko eskaera egitekotan […]
[…] esateko, amorrua ematen dit euscool kontzeptuak. Umoretik eta geure gizartearen sail “modernoaren” parodiatik datorren […]
BASQUEPLOTATION is a “Z movie” film genre that emerged in the Basque Country in the 2011s. It is considered an ethnic subgenre of the general category of exploitation films. Basqueplotation films were originally made specifically for an urban basque audience, although the genre’s audience appeal soon broadened to ethnic lines. The term itself is a portmanteau of the words “basque” and “exploitation,” following upon the briefly-common usage “sexploitation” for porn-inflected films. Basqueplotation films were the first to regularly feature soundtracks of western and basque music as well as primarily “Rh-” basque casts . Variety credited “Ataun Of The Dead”, released in 2011, with the invention of the basqueplotation genre while others argue that the Katihotsak-financed film “Joxean`s Hileben”, released in 2013, is closer to being a basqueplotation piece and thus is more likely to have begun the trend
http://www.argia.com/multimedia/laburra/ataun-of-the-dead