Gordin: Oihana Leunda (bideoa)

Gordin: Oihana Leunda (bideoa) –

Gordin: Oihana Leunda (bideoa)

Garoa liburu dendak badu zerbait berezia. Zerbait hurbiltzearekin soilik nabaritzen dena. Duen historiaz gaindi dagoen zeozer hori, Harkaitz Cano baita txunditu duen zeozer hori, bere ateak gurutzatu aurretik sentitzen dena. Imanol eta Eneko Agirre anaiek ezkaratzean jarritako liburu kaxoiak eta butaka ikustean. Eskaparatean ipinitako gabonetako liburu zuhaitza ikustean-edo, batek daki. Baina nabaritzen da.

Bertan elkartu ginen Oihana Leundarekin, bere azken lanaz hitz egiteko. Gordin.

“Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da”

Garoa liburu dendarako “espresuki” egindako erakusketa aurkeztu du Oihana Leunda artistak. Memoria kontzeptu gisa aztertzen duen erakusketa honek, artistaren txikitako oroitzapenez jositako hiru obra ditu. Ikuslea artelanaren parte bihurtzen duten hiru obra.

Informazio gehiago hemen

Gordin: Oihana Leunda (bideoa)
artea, denda, erakusketa, garoña, gordin, liburudenda, oihana leunda, Zarautz
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Gordin: Oihana Leunda (bideoa)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude