Iruña-Veleiako 8 egia
Iruña-Veleia sekulako aurkikuntza da, erromatar garaiko eta aurreko euskal aztarnategi gorena. Iruña-Veleia aferak, ordea, gainerakoa ezkutatu du. Badirudi dena dela iruzur, gezur, edo gutxienez, misterio. Jarraian dituzu egia batzuk, zortzi egia Iruña-Veleiari buruz.
Abenduaren 5ean Iruña-Veleiako Misterioak dokumentalak sortu duen jakinmin gosea asetzeko, jarraian, Iruña-Veleiako zortzi egia (onartu):
- Lehen erreferentzia historiografikoa XVI. mendekoa da, Diego de Salvatierraren eskuizkribuan jasoa.
- 1.500 urteko historiaren lekukotzak biltzen dira aztarnategian, kristo aurreko milurtetik -Brontze garaitik- V. mende ingurura arte.
- II. mendea izan zen herriaren zabalkunde eta oparotasun handieneko unea, 80 hektarea okupatzen zituen.
- III. mendean 1.200 metro luzeko harresia eraikitzen hasi ziren; 9 metro luze eta 5 zabal zituen, bataz beste.
- XIV. mendean Maltako Ordenaren prioratoa zegoen bertan.
- Ab Asturica Burdigalam erromatar galtzadaren bidean kokatzen zen Beleia.
- Emakumezko irudi baten marmolezko estatua aurkitu zuten 1845 urtean.
- Lehenbiziko ikerketak Florencio Janer-ek egin zituen XIX. mendean.
Iruña-Veleian egindako aurkikuntzetako asko Gasteizko BiBat arkeologia museoan daude.
Informazio interesgarri gehiago Argian Nagore Irazustabarrenak eginiko “Iruña-Veleiak merezi du” erreportajean.