5 galdera-erantzun: Reyes, Nogales, Arrizabalaga eta Rodriguez

Rodriguez, Arrizabalaga, Nogales eta Reyes

Urriaren 21eko hauteskundeen harira ZuZeuk indar politiko nagusietako gazteei egindako elkarrizketak argitaratu ditu azken asteetan. Jon Nogales gasteiztarra (PSE-EE), Santi Reyes irundarra (PP), Miren Arrizabalaga beasaindarra (EAJ) eta Joanes Rodriguez elgoibartarra (EHBildu) izan dira ZuZeuko kameraren aurrean. Dozena bat galdera inguru argitaratu ditugu, zeintzuetan batzuk amankomunak izan ziren guztientzat. Harrera beroa izan dute elkarrizketa gehienek.

Nahiz eta denak argitaratu ez, amankomunak izan diren galderen erantzunak, motzean:
Klase politikoan sinisten duzu?
  • Santi Reyes (PP): “Klase politikoa krisian dago. Politikatik aldatu ditzakegu politikarien pribilejioak”
  • Jon Nogales (PSE): “Ez dut sinisten klase politikoa kontzeptuan. Guztiok hartzen dugu parte politikan”
  • Miren Arrizabalaga (EAJ): “Bai. Behar da klase politikoa. Gizarteak ez luke funtzionatuko teknokrata hutsekin”
  • Joanes Rodriguez (EHBildu): “Ez zait klaseei buruz hitz egiten denean gustatzen. Denok gara hiritarrak. Politiko asko errealitatetik urrundu dira”
Gustuko duzun politikari bat?
  • Santi Reyes (PP): “Alberto Nuñez Feijoo”
  • Jon Nogales (PSE): “Ez zait dotorea iruditzen izen bat ematea”
  • Miren Arrizabalaga (EAJ): “Joseba Egibar, Xabier Arzalluz eta Juan Jose Ibarretxe”
  • Joanes Rodriguez (EHBildu): “Nelson Mandela edo Mahatma Ghandi”
Zergatik erabaki zenuen alderdi politiko batean militatzea?
  • Santi Reyes (PP): “Txikitatik gustatu izan zait politika, eta nire ideologiarekin bat egiten zuenez Alderdi Popularrean afiliatu nintzen”
  • Jon Nogales (PSE): “Politika egiten dugun guztiok konpromisoa hartu behar dugulako”
  • Miren Arrizabalaga (EAJ): “Nire botoa argi izan dut, baina urratsa eman nuen Boiseko euskal jaietan (AEB) EGIko lagun batzuk ezagutzean. Maitemindu ninduten”
  • Joanes Rodriguez (EHBildu): “Gazte mugimenduetan parte hartzen hasiz, bideak eraman ninduen gauzak aldatzeko alderdi baten barrutik lan egitera”
Botere ekonomikoak agintzen du, ez politikariek. Ados?
  • Santi Reyes (PP): “Ez. Herritarrek aukeratutako ordezkariek hartzen dituzte erabakiak estatuaren onura lortzeko”
  • Jon Nogales (PSE): “Ez da eskema gezurtia, egiazkoa da”
  • Miren Arrizabalaga (EAJ): “”
  • Joanes Rodriguez (EHBildu): “Bai”
Zeintzuk dira gazteen arazo nagusiak?
  • Santi Reyes (PP): “Langabezia eta etxebizitza bat aurkitzea”
  • Jon Nogales (PSE): “Enplegu falta, batez ere horrek suposatzen duen frustrazioa”
  • Miren Arrizabalaga (EAJ): “Lana aurkitzea”
  • Joanes Rodriguez (EHBildu): “Etsipenean bizi garela, konformismoan”
Elkarrizketa guztiak, oso-osorik:




WordPress kontagailuaren arabera, ikusienak hauek izan dira:

  • Santi Reyes (PP): 2150 bisita.
  • Miren Arrizabalaga (EAJ): 995 bisita.
  • Jon Nogales (PSE): 770 bisita.
  • Joanes Rodriguez (EHBildu): 513 bisita.
Eztabaida pizgarri ere izan dira elkarrizketak. Hona hemen iruzkin zerrenda:

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.