Bakearen Nobel saria. Zergatik ez Breivik-i?

Mundu mailan hain ospetsuak diren Nobel sariak banatu dituzte berriro ere eta Bakearena Europar Batasunari eman diote aurten. Sari hau “bakearen alde, nazioen arteko elkartasunaren alde eta gerren aurka lana egin duen norbaiti ematen zaio” . 2009an Estatu Batuetako lehendakaritzara heldu berria zen Barack Obama saritu zuten munduko bakeari ekarpen handia egiteko asmoa zeukalako. Eta aurten Europar Batasunari eman diote antza denez bakearen alde aritzeagatik. Txistea dirudi.

Bitxia egiten zait Bakearen Nobel Saria banatzen duen Norvegiako Parlamentuak mundu mailako genozidarik handienei Bakearen saria emateko hartu duen ohitura, eta horregatik galdetzen dut: zergatik ez eman, adibidez (eta kontutan hartuta Jack destripatzailea hilda dagoela eta Drakula ez dela existitzen)… Anders Bejring Breivik-i? Txakal faxista honek  Norbegiako Alderdi Laboristaren aurkako ekintzetan berarentzat gorriegi ziren77 lagun erail zuen. Zerbait ematekotan ez nioke saririk emango, baina Obama edo Europako potentzien gobernuekin alderatuta ez dauka hainbeste erailketa bere bizkar gainean.

Egia da Irak, Palestina, Afganistan, Libia, Siria eta abarretan hiltzen diren milioika gizon, emakume eta ume gehienak arabiarrak eta musulmanak direla, eta hoberena dena, kasu batzuetan “diktadore”, “tirano” edota “satrapa” batzuengandik askatzeko erailtzen ditugula (azken datu hau oso lasaigarria da gure kontzientziarako). Sakonean gure asmoa ona da. Beste aldetik Breivik-ek erail zituen 77 lagun horiek europarrak ziren, gure artean bizi zirenak. Argi dago zergatik ez diote inoiz emango Bakearen Nobel saria.

Aztertu ditzagun Obama eta Europar Batasunaren meritu batzuk:

-Obamak milioika hildako, elbarri, umezurtz eta abar sortu duten Irak eta Afganistan inbasioak mantentzen ditu. Guantanamo zulo beltza ez ixteaz gain epaiketa militarrak indarrean jarri ditu berriro.

Piloturik gabeko droneek, soilik Paskitanen eta Obama lehendakaritzara heldu zenetik 1.456 eta 2.372 arteko hildako eragin dute. Ahaztu gabe Libia eta Siriaren aurkako erasoetan sortu eta sortzen ari diren milaka eta milaka biktimak.

Ziur edonork dezente luzatu dezakeela zerrenda hau, baina esandakoarekin nahikoa da ikusteko Breivik oso urrun dagoela Obamaren sarraskiak egiteko gaitasunetik.

Eta zein izan da Europa Batasunaren “bakearen alde, nazioen arteko elkartasunaren alde eta gerren aurka” egin omen duen  lana ? Norbegiako parlamentariek II. Munduko Gudatik hona Europako potentzien artean gudarik ez delako izan eman diote saria. Eta egia da; aurreko bi Munduko gudatan Europako potentzia nagusien oligarkiek haien artean guda piztu zuten munduaren kontrolagatik; orain berriz, haien artean guda egin beharrean batu dira iraganean haien koloniak zirenei egurra emateko. Izugarrizko aurrerapena !!

-Has gaitezen adibide klasiko batekin; Palestina. Israelek sortu duen munduko kontzentrazio-esparru handienera 2011ko uztailean elkartasuna eta bitarteko materialak eramaten zituen Elkartasun Ontzidia blokeatuta izan zen EB eta NATOren kidea den Grezian. Eta 2008an Israelek Gazaren aurka egindako “Berun Urtua” izeneko  eraso militarrak 1.400 palestinarrak (500 inguru umeak) akabatu zituenean Europa Batasunak…… “Pilatosena” egin eta Israelekiko negozioak mantendu zituen.

-Europar Batasunaren Estatu nagusienak, eta NATOren kideak diren heinean, Irak eta Afganistanen inbasioetan egon dira eta daude sartuta, eta azken urteotan izan diren guda eta eraso inperialistetan haien esku sartze militarra, ekonomikoa eta politikoa agerikoa izan da. Datu batzuk:

“La UE decide imponer sanciones a Libia mientras evacua a sus ciudadanos del país”.

“La UE endurecerá mañana sus sanciones contra Siria e Irán”

“Alemania pide un endurecimiento de sanciones contra Irán”.

Hau da hau “nazioen arteko elkartasunaren  eta gerren aurkako” lan bikaina !! Eta guzti honetaz gain kontutan hartu behar dugu bankari eta oligarkien interesak babesteko etxean bertan beheko klasekoei banatzen dieten  egurra.

Hala ere, dena ez da hain txarra Europar Batasunaren kanpoko jardueran; lehen Domund egiten bagenuen orain “garapenerako laguntza” ematen dugu. Irakur dezagun gure prentsan  irakurri dezakeguna:

 “Pero aunque la UE es el principal contribuyente a la ayuda al desarrollo, lidera la ayuda humanitaria ante desastres naturales o conflictos, trata de promover el buen gobierno, la salud y la educación, especialmente en los países menos estables y realiza misiones de «prevención de conflictos», el Nobel de la Paz le ha sido otorgado en un momento en el que la opinión pública siente un cierto cansancio con respecto a la ampliación….”.

Zerua irabaziko dugu europarrok hain onak izateagatik !!!, Baina, aizu… hain eskuzabalak izan eta izugarrizko laguntzak eman arren “kanpoko atzeratuek” beti bezain miserableak jarraitzen dute. Zer egiten dute alproja horiek haien lurraldetatik atera eta gure merkatuetan amaitzen diren lehengaiengatik ematen diegun diru mordoxkarekin? Ziur droga eta beste bizioetan xahutzen dutela haien artean erailtzen diren bitartean. Txistea? Ez, gure kaleetan askotan entzuten dugunaren antzekoa.

Baina baliteke gure “eskuzabaltasun” hau hain eskuzabala ez izatea:

“La Unión Europea redescubre África”

…El objetivo de la Comisión Europea es forzar a través de estos acuerdos de libre comercio una apertura de los mercados de los países de las áreas ACP. En general la economía de la UE se beneficiaría considerablemente con un ajuste semejante, mientras se pondrían en peligro las estructuras económicas de los Estados de África, el Caribe y el Pacífico.

Debido a que estos en realidad no quieren avenirse, el comisario de comercio exterior de la UE, Peter Mandelson, protegido del ex primer ministro británico Anthony Blair, llega ahora a amenazar con la anulación de los dineros del décimo fondo de desarrollo europeo, si no se aceptara una apertura de los mercados…”

Zenbat gosete eta guda sortu dute Europa Batasunaren Estatuek haien politika, eroskeria  eta esku militar zuzenaz edo zeharkaz? Zenbat ume hil da gosez eta gaixotasun arruntez haien herriei burujabetza ekonomikoa eta politikoa kendu dizkiegulako?

Ez dakit merezi duen jarraitzea datu gehiago ematen. Mundu honetako martxa jarraitzen duen edonorentzat, eta ez da derrigorrez oso kritiko izan behar, planeta honetan miseria, sufrimendua, suntsiketa ekologikoa, sarraskiak eta inperialismoa jarraitzearen arduradun garrantzitsuak diren Estatu hauei Bakearen sari bat ematea adimenarentzako iraina baino ez da. Eta Europa senil honetan inguratzen gaituen ustelkeria etiko eta politikoaren adierazlea.

 

6 pentsamendu “Bakearen Nobel saria. Zergatik ez Breivik-i?”-ri buruz

  • Oxandabaratz 2012-10-19 12:44

    Zorionak I.Larrea artikulu honengatik. Bazen ordua panazea edo mantra den “Europa” hau (ikusi gaztelerazko eztabaida) norbaitek sala zezan, ezker abertzalea ere Europar Batasuna “zoriontzera” do “esperantzaz jasotzera” iritsi den garai honetan.

    • Kaixo Oxandabaratz.
      .
      Aipatzen duzun gaia Floren Aoizek gaur Garan argitaratu duen artikuluan:
      .
      “AI, EUROPA, EUROPA”
      .
      …Libian eta Malin atzematen ahal dugu Europa zer den, esaterako. Edo EAE-ANVren ilegalizazioaren aurreko azken epaian. Europa nahi genuen? Tori, hartu Europa, bada!
      .
      Inozokeria bekatu larria izanik, are larriagoa inozokerian gelditzea. Ireki ditzagun begiak, aurrean dugunaren krudeltasunak beldurtzen bagaitu ere. Europa inperialismoa da, kolonialismoa, sarraskiak, ustelkeria, herri, kultura eta hizkuntzen zapalkuntza, nazismoa, faxismoa, kapitalismoa, frankismoa, sorginen pertsekuziotik juduen pertsekuziora, beste pertsekuzio guziak ahantzi gabe. Agian, sinetsi nahi genuen beste zerbait bazela, Grezia eta Erromako kultura eta ondare mitifikatuak, demokrazia, jende eskubideak, errepublika, progresoa, zibilizazioa. Zaila zen errealitateari aurre egitea, baina hor dugu, gure aitzin: espainiar eta frantziar estatuek, salbuespenak salbuespen, Europaren babesa izan dute gure herriaren kontrako eraso iraunkorrean.
      .
      Ez dut orain kontrako mitifikazioan erori nahi. Gaur nabarmena da Europan gero eta gehiago direla espainiar eta frantziar estatuen estrategien kontrako ahotsak. Baditugu lagunak Europan, eta badaude oinarrizko demokraziaren aldekoak. Baina, horiek dira Europan agintzen dutenak?
      .
      Ideia batzuk aldatzea zaila izaten da. Jainkoengan ez sinestea, aurretik sinetsi duenarendako, askapena bada ere, hutsune handi, erraldoi baten aurrean biluzik gelditzea ere bada: sinesmenaren habia uztea ez da beti gozoa.
      .
      Europarena ez da afera bera, baina hobe genuke Europarekiko itxaropen lasaigarria kolokan jartzea, oso gozoa ez den arren.”
      .
      http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130119/383492/eu/Ai-Europa-Europa

      • Oxandabaratz 2013-01-20 14:30

        Kaixo Larrea:

        Ez dakit jabetu zaren, baina Sortu-ren oinarri eta militanteek eskatuta, honen ponentziatik kendu egin da “trnatsizio aldi batean Euskal Estatua Europar Batasunaren barnean aitortutako estatua izango da; gerora Euskal Herriak erabakiko du EBren parte izan ala ez” zioen puntua eta beste bategatik ordeztu da non EBren izera inperialista salatzen den.

  • 2009ko eta aurtengo Nobel saridunek bultzatzen eta ordaintzen dituzten ” “bakearen alde, nazioen arteko elkartasunaren alde eta gerren aurkako” politiken emaitza baketsuak:
    .
    “Siria: Una veintena de personas muere acuchillada la víspera del armisticio.

    Siria responsabiliza a los países que arman a los rebeledes de estos delitos sangrientos

    …acabó con la vida de 25 personas” entre ellas tres niños y una mujer, aunque según testigos la cifra de víctimas podría elevarse hasta las cuarenta.
    En Tadamun, barrio en el sur de Damasco, la explosión de una bomba dejó víctimas mortales y daños materiales, aunque hasta el momento se desconocen cifras exactas”
    .
    http://actualidad.rt.com/actualidad/view/56930-siria-veintena-personas-mueren-acuchilladas-vispera-armisticio
    .
    “….Milaka haur eta emazte / errugabe hil behar / milaka bonba ereinda / Asiako zelaietan / gaur egun ere mordoka / txikitu Amerikak / Afganistan edo Irak / Justizia Unibertsala.
    Behin eta berriz (gertatu behar) / Makurkeriaren izenak / aldatu egiten dira / sioux esan nahiz txeroki / gorria nahiz taliban / Onak, ordea, beti on / jainkoaren laguntzaz / guztion askatasuna / dute helburu bakarra…..”

    X. Montoia.

  • Horrelakoak baldin badira “Bakearen” Nobel Sariak, nolakoak izango dira “Gudarenak”?
    .
    “Frantziaren operazio militarra «behar beste» luzatuko da Malin”
    .
    http://paperekoa.berria.info/harian/2013-01-13/017/001/frantziaren_operazio_militarra_behar_beste_luzatuko_da_malin.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude