Chavez zara zu ere?
Bazara? Beno hala dio bere spotak, eta herriaren bihotza dela. Esan beharrik ez dago Hugo Chavez jaunak oratoria eskolei atera diola nahikoa etekin. Capriles Radonski du etsai hautesontzietan ordea, eta ez da lan erraza izango boterera iristea. Gaur dira Venezuelako hauteskundeak, ea ondorengo spotek komentzitzen zaituzten.
Chavezen alde:
Caprilesen alde:
Venezuelako iraultza bolivarianoarekin bai, baina euskaldun torturatuei “terrorista sanguinario” esaten dien Chavez nazkante hori joan dedila antzarak perratzera.
Chaveen aurka 2002ko estatu kolpeari buruz honako hau esaten duen El País-ek:
.
“Sólo un golpe de Estado ha conseguido echar a Hugo Chávez del poder en Venezuela. La situación había alcanzado tal grado de deterioro que este caudillo errático ha recibido un empujón.
El ejército, espoleado por la calle, ha puesto fin al sueño de una retórica revolución bolivariana encabezada por un ex golpista que ganó legítimamente las elecciones para, convertirse desde el poder en un autócrata peligroso para su país y el resto del mundo.
Las fuerzas armadas, encabezadas por el general Efraín Vásquez, han obrado con celeridad al designar como jefe de un gobierno de transición a un civil, Pedro Carmona Estanga, presidente de la patronal venezolana, a la vez que destituía a los mandos militares compañeros y amigos del depuesto presidente”.
.
http://elpais.com/diario/2002/04/13/opinion/1018648802_850215.html
Ez dakit noiz deitu zigun ‘terrorista sanguinario’ Chavez komandanteak; egia esan, bost axola dit horrek. Kontu eginda Iraultza Bolibarianoa ez litzatekeela existitu ere egingo Chavez gabe (gogoratu ‘Caracazo’a eta bere ondorio dramatikoak; gogoratu, gogoratzeko modukoak direlako). Chavezek gidatutako Iraultzak orain arte izan dituen emaitzei erreparatuta (onurei, aurrerapen ikusgarriei, inperialismoari sartutako golei, ia edozein balantzeri) pena bakarra daukat nik gaur, ezin nire boza hautestontzi venezuelar batean sartzeagatik, alkandora gorria soinean eta festarako edota Caprilesen guda mehatxuei aurre egiteko prest, Venezuelako herri konbatiboaren ondoan.( Larreak ondo ekarri bezala, espainiar medioek ezinbesteko laguntza eskaini izan diote oposizio txit demokratiko horri eta oraintxe bertan ere prest dituzte euren erredakzio kiratsetan metxak eta pospoloak, Carter bezalako batek esana badu ere Venezuelakoa dela munduko hauteskunde prozesurik gardenena eta garbiena)
Gure zilborra hor egon ohi denez, baita emaitzen ebidentzien gainetik ere batzuetan, Euskal Herriarekiko Chavezen jarrerari buruz bertan bizi diren euskaldun (‘terrorista sanguinario’)ei galdetzea baino ez daukagu; hitzak, beste batzuk izan ditu guretzako, ondo dakit nik hor, Venezuelan belarri ttiki-ttiki bat izanagatik. Baina ekintzak beste batzuk izan dituela, egunkariak irakurtzen dituenak badaki baita ere.
Iraultza Bolibarianoa pentsaezina litzateke Chavez gabe, nahiz eta gure ikuspuntu mendebaldarretik halakoak ulertzea zaila izan.
Adelante comandante!
xabitxu, herrialde baten etorkizuna eta honen gidaria aukeratzea euskaldunei buruz presidentegai batek edo besteak esan duenagatik aspaldian entzun dudan txorakeriarik handiena da. Benetan, erabili burua.
Bestalde, Chavez ez dudanez asko ezagutzen ez noa gai honetan sartzera, baina Caprilesen alde egiten dutenen artean daude hain justu euskaldun horiek torturatu zituztenak ere, beste okerrago batzuen artean. Nire ustez torturatzea “terrorista sanguinario” deitzea baino okerragoa da… ez da hala?
Chavezi ez diot entzun “terrorista sanguinario” esamoldea, baina bai “sociópata”. Hiru ustezko etakidek Venezuelan entrenatu zirela deklaratu zutenean -inkomunikaziopean, noski-, Chavezek halaxe erantzun zuen: soziopata batzuen hitzak ez zuela deus balio. Hala ere, Espainiatik zetozen akusiazio horiei sinesgarritasuna kentzeko, gobernuaren aldeko telebistetan Espainian tortura erabiltzen zela informatu zuten, adibide gisa Unai Romanoren argazkiak erakutsiz.
Eta esan gabe doa, ez nik ez inork ezin dugu ziur jakin Venezuela aldean, hango gobernuaren ezagutzarekin nahiz gabe, EHko jendea entrenatu zen ala ez…
Espainiatik Chavezi ETArekin eta FARCekin lotura estuak edukitzea leporatzen badiote, Chavezen jokabide zuhurrena da ETAren kontra hitz gogorrenak erabiltzea eta han bizi diren euskal iheslari eta deportatuen auzian Espainiarekin ahalik eta hobekien moldatzen saiatzea, berea ez den gerra batean muturra sartu gabe.
Nazioarteko elkartasuna eta Estatuaren beharren artean oreka bilatzearen arazo berbera daukate iraultza guztiek, behintzat boterera edo gobernura heldu direnek.
.
Eta Venezuela ez da salbuespena. Nire ustez nahiko kritikagarriak diren jokaerak izan dituzte beste borroka askatzaile batzuekin. Helburua nahiko logikoa da: barruan erreakzio indartsua izanda eta kanpotik etengabe erasota eta mehatxatua egonda kontu handiz ibili behar dira inperialismoari eta barruko faxistei aitzaki errazak ez emateko.
.
Eta euskaldunoi berriro tokatu zaigu truke txanpona izatea. Esaterako:
.
“Venezuela impide la entrada del dirigente de Batasuna Walter Wendelin” (2010)
http://www.lavanguardia.com/politica/noticias/20100330/53899196794/venezuela-impide-la-entrada-del-dirigente-de-batasuna-walter-wendelin-caracas-mexico-america-estado.html
.
Egia da mugimendu bolibarianoaren sektore batzuk nahiko kritiko agertu zirela Gobernuak hartutako erabakiekin:
.
“Solidaridad desde Venezuela con los perseguidos vascos”
http://www.independentzia.net84.net/index.php?view=article&catid=14%3Azenbait&id=166%3Asolidaridad-desde-venezuela-con-los-perseguidos-vascos&tmpl=component&print=1&page=&option=com_content&Itemid=30
.
Halako egoeratan sentimendu kontrajarriak pizten zaizkigu: batetik traizionatuta sentitzen gara eta bestetik Venezuelako iraultzaren garrantzia eta bere gobernuak jokatzen duen zeregin iraultzaile eta antiinperialista garrantzitsua ulertzen dugu. Guri ere tokatzen zaigu oreka bilatzea.
.
Eta gure etorkizunari begira ere ondorioak atera beharko genituzke; independentzia lortzen dugunean, zein motako nazioarteko elkartasuna landu ahalko dugu?
.
Amaitzeko; Venezuelako iraultzaren egun ezinbesteko buruzagia den Chavezen hauteskunde garaipena erabatekoa izan dadila espero dut.
Zorionak Venezuela !! Zorionak Amerika !!