Euskal izena erabiltzeagatik 500 pezetako multa

Euskal izena erabiltzeagatik 500 pezetako multa

Euskal izena erabiltzeagatik 500 pezetako multa Polemika piztu da Martin Garitanok zuzentzen duen Gipuzkoako Foru Diputazioak, bere agerraldi publikoetan euskara soilik erabiliko duela iragartzearekin batera. Halaber, jakin dugu euskara baldintza izango dela Diputazioak kontratazioak eta laguntzak esleitzerakoan.

Erreakzioak halako batean zabaldu dira. EAJk esan du inposizioa beharrean, murgiltze linguistikoan sinisten duela. Kalapita gehien sortu dutenak ohiko bihurtu den legez, Antonio Basagoitiren hitzak izan dira ordea, halakoak “politika naziak” direla esan baitu: “Bildurentzat judutarrak gazteleraz mintzo dira”. Etab.

Memoria pizteko

Sare sozialetan bueltaka dabil 1938ko dokumentu izugarri bat. Guraso batek semeari “Jontxu” deitzeagatik, Areetako Komandantzia Militarrak jarritako multa bat da, euskal izenak kalean erabiltzea debekatuta baitzegoen orain dela ez asko. Garaiko 500 pezeta ordaindu behar izan zituen familia hark. Basagoitik, eta beste askok, memoria egin beharko lukete; horiek bazirelako “politika naziak”, hori bazelako hizkuntza bat inposatu eta bestea debekatzea. Gaurdaino iraun dute halako ankerkerien biktimek.

Basagoitik Gipuzkoako Diputazioaren politikak “politika naziak” direla esatea, biktimak iraintzea da. Ongi etorri Diputazioaren erabakia.

Multa:

Euskal izena erabiltzeagatik 500 pezetako multa
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

9 pentsamendu “Euskal izena erabiltzeagatik 500 pezetako multa”-ri buruz

  • ¡Menuda txorrada! y a mí hace años me puso una multa la GC por llevar la luz de la moto encendida !De día! Las cosas cambian, traumao!

    • Txorrada iruditzen zaizu 1938ko 500 pezeta? badakizu zenbat irabazten zuten hilean?
      Gauza batzuk ez dira aldatzen….ezjakin hori!

  • “hori bazelako hizkuntza bat inposatu”

    Gaur egun inposatuko ez balitz bezala!!

    Munduko estatu guztiek inposatzen dituzte euren hizkuntzak. Guk ere beste hainbeste egingo dugu aske garenean, baina berezitasun batekin, euskal herrian euskara derrigortzea ez da inposatzea, demokratikoak izatea baizik.

  • Josemari

    Gauzak aldatzen dira beti zuen komenientziari begira, ezta?
    Horixe da espainiarren demokrazia. Hil, inposatu, torturatu, afusilatu, euskara errotik debekatu… frankismoaren mozorroaz. Gero mozorroa aldatu, eta LAS COSAS CAMBIAN esan behar. Hi bai traumau eta fatxa!

  • Gonzalo Etxague

    Egia esan, Epainiak oso erraz utzi digu gai hau, eta nahikoa dugu konstituzio sakratu hori kopiatzea: euskal herritar guztiek euskara jakiteko eskubidea eta beharra dute. A zein gauza ona diren demokrazia eta konstituzioak!

  • Espainian euskalduna izatea baztertuta dago egon den eta egon zen bezalaxe. Bestela galdetu La Vache que Riteri. Bai, bai, Atxagarena. Euskaraz (jatorrizko) bertsioan libuaren izenburua “Behi euskaldun baten memoriak” bada ere Espainian merkataratzeko “Memorias de una vaca” baino ez da. Tinta aurrezteko? Euskaldun izatea legenduna izatearen parera dagoelako. Hau era txorrada dela nirekin ados ezta Josema?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude