Kilometro sendo ahotik euskarara

Esan beharrik ere ez dago sare sozialak eremu guztietan hartzen ari diren garrantzia, gertatzen dena gertatzen ari dela jendeak Twiter edo Txiokarian kontatzen du, irudiak ere txertatzen direlarik maiz. Minutuz minutu inguruan gertatzen zaiona kontatzen dute txiotzaileek (ala txoriek esan beharko?), euskara sustatzeko egiten diren jaialdietan ere hartua da, jada, ohitura hori, baina ez euskaltzaleon gusturako.

Momentu honetan, buru belarri ari naiz gaur #kilometroak hashtag-pean (ingeleratik dator, “hash” ikurtxo honi deritzo # eta “tag”-ek, aldiz, etiketa esan nahi du, baina ez dakizuen horiek errazago uler dezazuen, gaiak dira) idazten ari direna irakurtzen, Twiterrik ez daukazuenok ikus dezazuen. Lehenik eta behin, aipatu behar dut irailaren 29tik dagoela hashtag edota gaia piztuta, egun hartatik dabil jendea kilometro gosez –nahiz eta gehiengoak euskara ahotik kilometro askotara izan egun hau iristeko irrikaz dagoela adierazteko-. Ixildu, aldiz, eguerdi aldean egin da, mozkorregi egongo dira, agian, mugikorreko teklatutxoa zanpatzeko…Hona hemen batzuk:

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

Argi ikusten den lez, gazteleraz idatzirik daude gehienak, gaztelera kaskarrez gainera, akats ortografiko zein gramatikalez josiak, eta kilometroak ospatzearen zentzua guztiz aldatzen ari dira ospatzen ari diren era deskribatuz. Asko, edaten ari direnaren inguruko mezuak dira, eta gai honen inguruan elkarbanatutako argazki bakarra egun horretarako gazte batzuk prestaturik zeukaten alkoholarena. Hona hemen aipatu argazkia:

Twitterrean Kilometroen hashtagean igotako argazki bakarra

Twitterrean Kilometroen hashtagean igotako argazki bakarra

Badago Andoainera erdi derrigorturik joan denik edota baita horren inguruan gogo txarrez adierazi denik ere:

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

#Kilometroak

 

 

Hau da, zoritxarrez, Andoaingo Kilometroek Twiterrean daukan edo izan duen irudia. Honekin ez dut esan nahi joan diren guztiak gazteleraz mintzatzen eta edaten bakarrik ibili direnik, ziur bainago hain eguzkitsu suertatu den egun hau ospatu behar den bezala ospatzen ari dela jendea, eta nik uste –positiboegia izatea ez baldin bada- gehiengo izan dela. Baina zabaldu nahi dudan mezua zera da, jende askok ez dakiela Kilometroak, Ibilaldia, Herri Urrats eta horrelako jai/ospakizunek zertan datzaten, juergan irtetzeko aitzakia perfektutzat hartzen dutela, eta egun horretarako antolatutako ekintzez gozatu edota euskaraz mintzatu beharrean, egiten duten bakarra euskararen alde mozkortu eta Ikurriñak edozelan erabiliaz horien izatea ere zapuztea dela. Hori dela, hain zuzen, zabaltzen den irudia, distortsionatua, noski.

Ez dut eskatzen ospatzen duten guztiek euskaraz mintzatzea, beti egongo baita arrazoiren bat dela medio euskararik ez dakien norbait tartean, baina dakienak erabiltzen ez duenean dator arazoa, baita jendeak zer ospatzen den ere jakin gabe egun hartan itzelezko mozkorra hartzen duenean ere.

Hona hemen, beraz, gaur Twitter bidez Kilometroen inguruan zabaldu den irudiaren inguruan egin dudan azterketa xumea. Zuena da orain hitza/teklatua ;)

 

Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.