Madonna, txalaparta eta Camela
Gaztelerazko tokiko telebisten maila altua argi eta garbi geratu zen Perurenaren eta Manu Redondoren bideo famatu hartan. Bada orain Lander Arbelaitzek txio batean bota du abisua: “Teledonostiko bideo honek Bilbovisioneko Perurenarena gaindi dezake!”
Batzuetan gurean ditugun espezimen batzuk pena ikaragarria ematen dute. Begiratu bestela Teledonostia kateko programa honetan parte hartzen duten hiru gazte kosmopolitei. Kalakan Iparraldeko taldea arloteegia omen Madonnarentzat.
Ufff! Teledonostiko bideo honek Bilbovisioneko Perurenarena gaindi dezake. Madona/Kalakan gaiaz youtu.be/LPnfT3_xrsQ (via @naizplus)
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) agosto 22, 2012
Sinesgaitza egiten da horrelako gazteriarik dagoenik Donostian. Teledonostik bere programazioa horrela betetzea!!!!! komentario homofoboak, “guapo” ta ondorioz “feoz” aritzea… txalapartaz duten ezezagutza alde batera uzten dute. Penagarria.
Eta sator bat buruan eramatea modernoa al da?
Saio hori ez da Teledonostikoa (Diario Vasco), Teledonostiakoa baizik (Nervión taldea, Telebilbao…), bi kate desberdin dira.
Teledonostikoa ez Teledonostiakoa baizkik? ñoñostiarra ez naizenez mi no entender…
Eta nork ikusten ditu cani par hauek? nork ordaintzen du putamierda hau?
Ba Lander, hain modernoa izateko antza ez da ohartu bere izena “de la euxkadi profunda, eh” dela. Enfin, tamalgarria eta lotsagarria. Norbaitek ba al daki ea sare sozialetan dauden lotsagabe hauek?
Zer, euskal kanien aurkako “Acción Mutante” moduko talde bat osatu nahian ala? xD. Ba ditxosozko programa horrek badu bere orria facebooken eta ia 3.500 lagun ditu.Enpin…