Basurdea igerian, itsasoaren erdian (bideoa)
Aspaldiko pasadizorik xelebreenetako bat gertatu zitzaien atzo goizean Zumaiatik arrantzara aterarako bi laguni: itsasoaren erdian, kostaldetik pare bat itsas miliara, igerian zihoan basurde batekin egin zuten topo Urberu erretegiko Iban Isasak eta Joxe Angel Osa lagunak. “Hasieran kalderoi baten burua iruditu zitzaidan”, esan digu Ibanek. “Lagunak ezetz, txakurra zela; baina gerturatu ginenean ikusi genuen igerian zihoan basurdea zela”.
Hemen ikus dezakezue basurdea itsasoaren erdian, igerian.
Ez sinistekoa!
Nondik zetorren? Zer egiten zuen han?…
Hau kanpaina batean teaser-a izango da, ezta?
Lur berrien bila zihoan ziurrenik…
Bideoa grabatu dutenek ez ote zuten basurdea eurek putzura botako, gero grabazio “izugarria” ateratzeko? Larri ibili naturalista espontaneoekin…
Aldaketa klimatikoa…
Iz + urdea (hitzak berak dio) XD
Goizean basurde bat ikusi omen zuten Zumaiako Itzurun hondartzan. Agian, ezkongaien bikote hura bezala, hondartzaren eskuinaldean uretara sartu eta itsasoak eraman egingo zuen. Surflaririk ez hondartzan, baina zorionez bi arrantzale hauek erreskatatu zuten.
Antzeko istorio bat aurkitu dugu El Correon
nik ere,nahi nuke,
izan basurdia bezala,
hain gora,hain trebe,
izaiteko libreeeeeeeeeeeee
Gorritirengana joan gara eta basurdea erakutsi digu.