Hitanoa.com web guneak atal berria

mintza-hadi,-lagun!Hitanoa.com web guneak hitanoari buruzko dokumentuen loturak eskaintzen hasiko da.

Hitanoari buruzko web gune hau aberastu nahian, hor barrena dauden dokumentuak biltzen hasi eta “Dokumentuak” atal berrian estekak txertatzen hasi gara. Hemendik aurrera, dokumentu ugariren loturak sartuko ditugu maiz, zuek ere jakintzaz aberastu eta gozatu ahal izateko.

Atalari hasiera emateko, ItzuL posta zerrendan hitanoaren muga morfosintaktikoei buruz izandako eztabaidatxo baten esteka erantsi dugu. Hona hemen lotura.