Basurdea igerian, itsasoaren erdian (bideoa)

BasurdeaAspaldiko pasadizorik xelebreenetako bat gertatu zitzaien atzo goizean Zumaiatik arrantzara aterarako bi laguni: itsasoaren erdian, kostaldetik pare bat itsas miliara, igerian zihoan basurde batekin egin zuten topo Urberu erretegiko Iban Isasak eta Joxe Angel Osa lagunak. “Hasieran kalderoi baten burua iruditu zitzaidan”, esan digu Ibanek. “Lagunak ezetz, txakurra zela; baina gerturatu ginenean ikusi genuen igerian zihoan basurdea zela”.

Hemen ikus dezakezue basurdea itsasoaren erdian, igerian.

8 pentsamendu “Basurdea igerian, itsasoaren erdian (bideoa)”-ri buruz