Jon Kortajarena Madonnaren ondoan > Girl gone wild
Jon Kortajarena Madonnaren ondoan > Girl gone wild –
Emakume eder euskaldunak agertu ziren aurreko batean. Orain, Jon Kortajarena modeloa da protagonista (besteak beste, gizon ederra). Madonnaren Girl gone wild abestiaren bideoklipean hartu du parte. Bilboko modeloak egindako saioaren 27 segunduko aurrerapena dago ikusgai.
Ezagutu ala ez, Jon Kortajarenari buruz zer esaten den eta berak zer dioen jakiteko apeta baduzu, hemen.
Twitter kontuan zera dio bere buruari buruz:
- “I am one of the most sought after models in the world of fashion .soy uno de los modelos mas cotizados del mundo de la moda”.
Jon Kortajarena euskalduna ere bada, Wikipedia ingelesak hala dio. Estatu Batuetan gure hizkuntzaren berri eman du Interviu aldizkariaren arabera:
- “He conseguido que se conozca el euskera en nueva York”.
Ingelesez ere txukun asko hitz egiten du:
Mutil katxarroa da. Irakurri bestela EITBko erredaktore batek Jon Kortajarenari egiten dion deskribapena:
- “Orraztu gabeko ilea, begi berdeak, ezpain sexiak… Horiek dira Jon Kortajarena modelo bilbotarraren ezaugarrietako batzuk” (…)
- “Esa melena despeinada, esos ojazos verdes, sus jugosos labios… Todo él es irresistible.” (…)
Jean Paul Gaultier lurrinen iragarkian flamenkoa ere dantzatu du. Badakizu, lurrinen iragarki ponpoxoen estilokoa: