Emakume ederrenak… euskaldunak? (bideoa)

ederrenak
Youtubeko PreciousMeanGirl erabiltzaileak euskaldunekiko miresmen itsua du. “Gizaki zuriaren jatorria” euskaldunak garela dio, baita “latina, ingelera eta herbehereera asmatu” genuenak ere (Iruña-Veleiako ikerketa hutsalak utzi eta deitu honi!).

Zorroztasun gutxiko eta are estilo narrasagoko bideoak ditu bere kanalean. Bada tartean euskaldunon edertasunari buruzko bideorik ere. Zehatzago, emakume euskaldunen edertasunari buruzkoa. Gizonezkoak ez al gara ba “Hot”?

Zer duzu buruan “Emakume ederrenak… euskaldunak? (bideoa)”-ri buruz

  • Kontuz ba, Iruña-Veleia aipatu duzu, ziur 500 iruzkinetako eztabaida batean sartu nahi duzula??
    Hemen mutil katxarroak ere badaude, noizko bideoa?