ditu vs. dauz

ditu vs. dauz – 

1959ko azaroan J. A. Moguelen gorazarrez Eibarren antolatutako Euskalzaleen Biltzarra-n izandako eztabaidetariko baten honela mintzatzen zen Luis Michelena, alias Koldo Mitxelena zena. Goian bego.

“(…) nere ustez, ezta egoki bizkaitarrak, besteengandik beren buruak bereizteko, alako separatismo kutsu batekin, erderaz nik ‘supervizcaíno’ deitzen dudana, sortzen astea, sortzen asteko eskubiderik eztute. Bizkaitar idazle guztiak ditu edo dituz jarri baldin badute, bizkaitarrak  eztute eskubiderik ditu edo dituz Gipuzkoako formak dirala esateko, Euskalerri guztikoak diralako, eta orien ordez dauz ipintzeko. Edo, Bizkaiko idazle guztiak zituan edo zituzan jarri baldin badute, ebazan orren ordean jartzeko. Eta asko daude orrelakoak. Bizkaian erri gutxi batzuetan gintzan edo gintzazan esaten baldin badute, ia Bizkai guztian esaten dana eta Euskalerri guztian esaten dana gutxi gora beera, lenago dago bestea baiño (giñean, giñuan). (Mitxelena, 1960a, 93. orr.).

ditu vs dauz = ditu versus dauz

barik, hobe:

ditu + dauz = ditu plus dauz

Elkarren aurka baino, askozaz hobea da beti ere elkarren alde.

DITUren alde, eta
DAUZen alde!

Forma biak dira antzina antzinakoak, eta ez berrikuntza huts bat Mitxelena jaunak uste zuen bezala, DAUZi buruz.

Euskara Batuan biak behar ditugu berdintasun maila berean.

Adeitsuki

ditu vs. dauz

NAFFARRERA

10 pentsamendu “ditu vs. dauz”-ri buruz

  • EDUN

    nadu = nau
    hadu = hau
    dadu = dau = du
    gaduz = gauz
    zaduz = zauz
    zaduzte = zauzte
    daduz = dauz = *duz

    DU objektu singularra.
    DUZ objektu plurala.

    nindaduen = nenduen
    nindaduzen = nenduzen

    hindaduen = henduen
    hindaduzen = henduzen

    gindaduen = genduen
    gindaduzen = genduzen

    zindaduen = zenduen
    zindaduzen = zenduzen

    zindaduten = zenduten
    zindaduzten = zenduzten

    HARK HURA
    zeduen = zeuen = zuen
    HARK HAIEK
    zeduzen = zeuzen = *zuzen

    ninda = nen
    hinda = hen
    ginda = gen
    zinda = zen

    Adeitsuki

  • Aurrekoetan UZen ordez ITU jarririk EDUN aditzaren adizki irregularrak lortzen ditugu:

    itu + te = ituZte

    EDUN

    nadu = nau
    hadu = hau
    dadu = dau = du
    gaditu = gaitu
    zaditu = zaitu
    zadituZte = zaituZte
    daditu = daitu = deitu = ditu

    DU objektu singularra.
    DITU objektu plurala.

    nindaduen = nenduen
    nindadituen = nendituen

    hindaduen = henduen
    hindadituen = hendituen

    gindaduen = genduen
    gindadituen = gendituen

    zindaduen = zenduen
    zindadituen = zendituen

    zindaduten = zenduten
    zindadituZten = zendituZten

    HARK HURA
    zeduen = zeuen = zuen
    HARK HAIEK
    zedituen = zeituen = zituen

    ninda = nen
    hinda = hen
    ginda = gen
    zinda = zen

    Adeitsuki

  • Neskatilak liburuak irakurri ditu
    =
    Neskatilak liburuak irakurri dauz

    Ez da hau soil soilik DAUZ adizkiaren erabilera. Dakusagun beste bat:

    Neskatilak liburuak irakurrita DAUZka.

    EDUN eta EDUKI aditzen arteko diferentzia bakarra da KA partikula (berez nori-marca) agertzea.

    DAUZ + KA = DAUZKA

    DAUZ berez da DAU + Z, nondik ere sortzen ahal baita:

    DAUZ + KA = DAUKAZ

    eta era berean

    DAUZ + KO = DAUKOZ

    KO partikula beste nori-marka bat da, KIO ere den bezalaxe:

    dauzkio

    Euskaltzaindiak onarturik dauka EDUKI (haien ustez) aditzaren adizki honen modukoak.

    dauzka: nori-tasuna galdurik,
    dauzkio: nori-tasuna atxekirik.

    dauzkio HARI denean, GURI denean: dauzkigu.

    DAUZKIGU Iparralde osoan ez da EDUKI aditzarena (Euskaltzaindiak oker uste duen bezala), baizik eta EDUN aditzarena, hau da, nor-nori-nork normala, zeren

    dauzkigu = dizkigu

    Aldaerak: dauzku eta deizkü.
    Bizkaian: deusku(z).

    Egitate honi esker orain badakigu zein den dizkigu modukoen jatorria:

    dauzkigu > deizkigu > dizkigu

    Adibidez:

    Neskatilak liburuak irakurri DAUZ

    Neskatilak GURI liburuak irakurri DAUZkigu

    Adeitsuki

  • amonamantangorri 2024-08-08 14:07

    Zeinen pozik ari den hildako pertsonekin eztabaidan, duela berrogei urte itxitako auzien gainean.

  • Joseba Andoni,
    Ni ez natzaie minço hildacoei, vici vizcorrei baicic.
    Duela 40 urthe Krutwigen Computer Shock liburua iracurcen nuen, eta honelaco auciric ez cen hersi içan.

    Adeitsuqui

  • EDUN aditzeko DAUZ = DAU + Z hau askotan DEUZ = DEU + Z bilakatzen da.
    Objektu singularrekin berdin berdin gertatzen da DAU adizkia DEU bilakaturik.

    425 Peco gassoa deucot
    etorri joatan gacha jatordala
    ase osteco loa

    Mala sospecha le tengo
    que el mal que me suele venir
    me viene el sueño despues de la hartura

    Refranes y Sentencias, 1596

    DEUKOT honek nori-tasuna atxekitzen du: HARI. Esannahia: daukiot, daukot, deutsot, diot, deraukot.

    DEUKODAZ. Esannahia: dauzkiot, dauzkot, deutsodaz, dizkiot, derauzkiot, derauzkot, derautzot, derauzkat, derautzat.

    Adeitsuki

  • Nor-nori-nork klasikoa:

    DADUZ / DAUZ + RA + KIGU

    kigu = guri

    Bilakaera:

    daduzkigu
    + RA
    daraduzkigu
    draduzkigu
    drauzkigu
    derauzkigu = derauzku

    Zuberoako aldaerak:
    dereizkü = deizkü

    Adeitsuki

  • EDUNetik ez da soil-soilik etorri nor-nori-nork delakoa (derauzkigu, deuskuz, dizkigu), baizik eta nor-nori bera ere (zauzkigu, zaizkigu).
    JAKUZ, ordea, IZAN aditzetik dator:

    DA + i = DIA = JA
    JAZ + KU = JAKUZ

    Dakusagun:

    DADUZKIGU = DAUZKIGU
    + i =
    diaduzkigu = diauzkigu

    dia > za

    zaduzkigu = zauzkigu

    eta azkenik euskara batuko forma:

    zaizkigu

    Badugu beste dauzkigu bat, zeinetan dauz- ez baitator daduz-etik, baizik eta dagoz-etik:

    dagozkigu = dauzkigu

    Esan dezagun DAGOZ forma DAUDE adizkia bezain egokia eta zuzena behar litzatekeela izan euskara batuan. De facto, berau da nor-nori delakoan erabiltzen dena euskara batuan:

    daude + kigu = dagozkigu

    DAUDE forma irregularraren ordez, DAGOZ forma regularra.

    EDUN aditzean berdin:

    DITU forma irregularraren ordez, DAUZ forma regularra:

    DITU + KIGU = DAUZKIGU

    dauzkigu = deizkigu = dizkigu

    Adeitasunez

  • Hemendic

    https://zuzeu.eus/euskara/diadutzu/

    jauci eguinen dugu hona.

    Adeitsuqui

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude